Jean Nicot de Villemain izeneko frantziar diplomazialaria bere herriko enbaxadore zen Portugalen XVI. mendearen erdialdean. 1550ean, tabako haziz betetako poltsatxoa bidali zion Katalina Mediciri Parisko gortera. Substantziak arrakasta handia izan zuen Europako goi klaseetan eta, hala, nahiz eta tabakoa Amerikatik espainiarrek ekarri zuten eta tabako hostoetatik lortzen den alkaloidea lehenengoz 1828ra arte isolatu ez arren, nikotinari berau zabaltzen lagundu zuen enbaxadorearen izena jarri zioten.