Gezurrik faltsuena

Erazten dizkioten kontzeptuak edota gizakiak gehien bilatzen dituenak. Kontua da, Irigoienek zioen bezala, egia poliedrikoa dela. Eta poliedrikoa da egia horren gainean gutariko bakoitzak egiten duen interpretazioa ere. Errealitatearekin beste hainbeste da gertatzen.

Beraz, errealitateaz hitz egitea, beti kakotxen artean egin beharreko lana edo aipamena litzatekeela uste dut. Hala ere, badira bozgorailuak (demagun, mass-mediak, iritzi liderrak) edo zientzialariak, Beñatek zioen bezala, egiaren jabe egiten direnak. Egiaren jabe lez agertzen direnak. Egiari izena jartzeko ausardia (edo jakina?) dutenak. Finean, egia manipulatzen dutenak. Baina zilegi al da manipulazioaz hitz egitea?

Badakigu badirela berariaz egia manipulatzea lanbide dutenak. Badira, horretan oinarrituta euren boterea legitimarazten dutenak. Aitzitik, bada herririk nahiz hiritarrik, egia saltzaileak behar dituenik. Eta bada egia saltzaileak behar dituenik erabaki bat hartzeko, iritzi bat izateko, nortasun baten jabe dela sinesteko, zerbaiten parte sentitzeko, fedean bizitzeko, edota hartu duen erabakia “halaxe” dela sinestea komeni ez ezik, beharrezkoa duenik seguru sentitzeko. Eta, gutxi asko, guztiok jolasten dugun jokoa dela esatera ausartuko nintzateke. Nor bere betaurrekoen babesera.

Gure herria fededuna (izan) da; auzolanean eskarmentuduna; egia esateagatik nekaldua; egiaren bila abiatzeagatik galdua; eta egiadun gizon-emakumeak (batez ere gizonak) miretsi eta goretsi dituena.
Egiak balio handia dauka gurean. Gehiegizkoa, beharbada. Jakinik, gainera, gezurretan faltsuena dela egia. Honetan, komunikabideek asko dute esateko. Eta, honetan, ilusio sortzaileek asko dute bekataritik. Baina horrekin bizi gara. Eta elikatu egiten dugu. Zeren eta gure egiaz mintzo direnean, jokoa erraz onartzen baitugu. “Beste egiak” dira, izan ere, errealitatetik urrunduak iruditzen zaizkigunak.

Ez dago egia bakarra. Errealitate bakanik ez dagoen bezala. Horregatik iruditzen zaizkigu astakeriak batzuek esaten eta sinesten dutena. Horregatik faltsua beste batzuek bizi dutena. Baina egun bat beraien azalean jartzea bestelakorik ez dago. Gauza askotxo ulertzen dira, onargarriak irudituko ez bazaizkigu ere.

Egia mozkorrek eta umeek ez ezik, burua galduta dutenek ere esaten dute. Euren nahasian, eromena sortu dien lasto-mina baztertuz gero, tarteka-marteka, egia tanta lodiak jaurtitzen dituzte. Ez ditugu entzuten. Ez diegu jaramonik egiten. Eta, beraiek, ezer galtzekorik ez dutelako, egia esaten jarraitzen dute, nahiz eta badakiten, egiaren bakartasuna manipulatzen dutenen mirabe izango direla, egiari hego bat gehiago jarri nahirik, eta errealitate maluta inpresionista bat poliedroari gehitu ezinik.

Entzuteko eta ulertzeko gaitasun apur bat gehiago bagenu, edota jabetza unibokoaren kontzepzioa apur bat apalago, orduan, beharbada, egia eta bizi dugun errealitatea bera ere, zalantzan areago jarriko genituzke. Eta jasangarriagoak ginateke.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude