Fuck off!

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Beharbada zuek ere ikusiko zenuten Fuck Off erraldoia Londreseko Harrod’s merkatalgunerik komertzialenean, eraikinak besteko garaiera zuten letretan idatzia. Prentsan agertu ziren ekintza zuzenaren irudiak. Eguberri garaia, ikustekoa zen merkatal zentroaren argiteria, bertatik mezu txolinen bat igortzeko prest: Merry Christmas, Happy 2011... antzeko zerbait. Bertako langile ohi batek ordea, mendeku hartzea lortu zuen: kontrol aretoa barrutik itxi eta 10.000 bonbilatxoek osatzen zuten mezua nahierara aldatu zuen: Fuck Off, izorra zaitezte, zoazte denok pikutara.

Gosaritan ikusi nuen argazkia, sareko prentsari ohiko errepasoa ematen ari. Kafearekikoak egin eta irri gaixto bat erne zitzaidan, hitzekin adierazi beharko banu “Onnna!” esan nahiko lukeena, gutxienez hiru n-rekin. Bai, Fuck Off! Paris eta Madrilgo iturriko urak berdez tindatzea baino ekintza eraginkorragoa, inondik ere. Gutako norbaiti Gran Víako Schweppeseko iragarki sonatuan halakorik idaztea otu izan balitzaio? Santiago Segura bertatik zintzilikatzea baino deigarriagoa litzateke, benetako Diadelabestia: sutan jarriko lirateke Moncloako piztia denak. Baina betikoa, sofaren erosotasunetik erraza da esatea. Fuck Off, hasteko halakorik egiteko ausardiarik ez dugun koldarroi.

Afera da albisteak hausnarrerako bazka eman zidala. Kafeinak mailegatzen digun irudimen gehiagarri hori alde nuen, beraz laster nintzen eldarnio bizian. “Zenbat langabetu dauzkagu?” –egin nuen nire baitarako–. “Gutxi ez”, erantzun gure aitak, zehaztasun harrigarriz. Bada, horiekin guztiekin gogoratu nintzen, eta oldoztu beharbada hamarkada abiatzeko ez litzatekeela iraultza molde txarra izango: bakoitzak zinpeko zaintzaile bat bost minutuz bahitu eta “gure” makrosaltokietan Fuck Off! erraldoiak idaztea, ohiko lelo digitalak ezabatuta.

Laster pasa zitzaizkidan, baina, momentuko ameskeriak zein kafeinaren ondorioak. Cantonáren porrotaz gogoratu nintzen. Eta ondoren bisitatu nituen webguneetan iragarki piloa zabaldu zitzaizkidan, pantaila osora zabaldu ere: Papá Noel eta bere ho-ho-ho gogaikarria ez bazen, Olentzero agertzen zitzaidan, BBKren logotipoa zakuan... Fuck Off, Fuck Off eta Fuck Off.
Laburbilduz: oldarkor xamar ekin diodala urteari, horrek zer esan nahi duen oso ondo ez badakit ere. Ea eusten diodan. Bai, badakit esperantzarako orena dena, ortzemugak ditugula begietan eta abar... Baina erreserban osti-txar apur bat gordetzea ez zait gaizki etorriko. Pasa den urtea luze joan da eta honek ere antzeko egunak dauzkala diotso bankuko egutegiak.

Azkenak
2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


2025-07-08 | Gedar
Tolosaldean, adin txikiko neska bat modu jarraituan bortxatu du 71 urteko gizon batek

2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.


2025-07-08 | Euskal Irratiak
Zigor Goieaskoetxea
“Baserriberri: iguzki izpi bat krisia sozialaren hodei beltzen artetik”

Eskolatuak ez diren 3500 gazte pasatzen dira urte guztiez Ipar Euskal Herriko Misio Lokaleko 34 permanentzietatik. 16 eta 25 urte arteko gazteak berjendarteratzen laguntzen ditu Misio Lokalak orientazio, formakuntza eta laneratze sailetan. Krisia egoerari buru egin behar dio... [+]


Arabako Foru Aldundiak ere aurretiko baimena eman dio Larragorriko zentral eolikoari eta “hirigintza irizpideekin bateraezina” dela salatu dute

Arabako Foru Aldundiko Deskarbonizazio zuzendariak aurretiko baimena eman dio Green Capital Energy enpresari, Larragorrin kokatu nahi duen zentral eolikoak aurrera egin dezan. Gauzak horrela, Orozko, Laudioko eta Amurrioko Udalek izango dute azken hitza.


Trapagarango Amazon zigortu dute, langileen osasunerako eskubidea urratzeagatik

Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.


Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen kontrako jota abestu du sanferminetako prozesioan

Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]


2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


Antxon Alonsok ukatu egin du Cerdan Servinabar enpresaren %45aren jabe zela

Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]


Gasteizko lorezainak negoziazioetara bueltatu dira 100 greba egun eta gero, Jaurlaritza erdian

Gasteizko lorezainen eta udalak azpikontratatutako enpresaren arteko negoziazioak uztailaren 7an hasiko dira Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin. 


Israelek onartu ostean, Hamasek esan du 60 eguneko su-etena “berehala” ezartzeko prest dagoela

Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


Tauromakia “bekatua” dela salatu dute talde antitaurinoek Iruñean

AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


Eguneraketa berriak daude