Science aldizkarian argitara emandako artikulu baten arabera, -196ºC eta 1000ºC artean bere ezaugarriei eusten dien material biskoelastikoa topatu du ikerketa talde japoniar batek.
CNT izena duen material berri honek eztiaren itxurako likidoaren portaera du, baina hasierako itxura berreskuratzen du eragiten dion indarra desagertzen denean. Gainera, erabilera-desgastearekiko ere erresistentzia ona du.
Orain arte material mota horiek ez ziren muturreko tenperaturak jasateko gai izaten, baina Ming Xu ikerlariaren arabera egituran karbonozko nano-tutuek duten kokapenean datza propietateen aldaketa. Erabilpenak oso ugariak izan daitezke.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.