“Euskaldun kontziente eta motibatu asko dago gaur egun Araban”


2010ko abenduaren 19an
Manuel Moreno
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal Herriko euskara elkarteen federazio Topaguneak Araban duen ordezkaria da Manuel Moreno. Azaroko topaketak iragan berri erantzun dizkigu dozena erdi galderok, iritzi eta ebaluazio gisako.


Zer lehen balorazio egin duzue Topaketen inguruan?


Balorazio ona egin dugu. Horretarako, alde batetik, parte-hartzaile guztiei helarazi diegun balorazio-orrian irakurritakoak hartzen ditugu kontuan, eta bestetik, Topaketen antolakuntza prozesuan izan ditugun harreman, truke eta komunikazio aukera ugariak.

Aurreikuspenak bete dituzue?


Zenbait kontu aurreikusten zaila bazen ere, esaterako, zenbat lagun hurbilduko zen, orokorrean, asebeteta geratu gara. Araban, Euskaldunon elkarguneen mugimendu dinamiko, askotariko, eta eragilea badena, ezagutaraztea izan da helburuetako bat, eta neurri handian lortu dugula uste dugu. Gainera, barrura zein kanpora begira lortu dugulakoan gaude, hau da, elkarte eta taldeen arteko ezezagutza gainditzeko urratsa izan da, eta arabar jendartean elkarte eta talde hauek eta dituzten ikuspegia, helburuak eta egitasmoak, ezagunagoak dira Topaketak pasa ondoren. Euskara elkarte eta taldeetako kideez gain, erakundeetako teknikari, ikastetxe, guraso elkarte, aisialdi edota kultur taldeetako jendea ere hurbildu da Topaketetara, guztira 70 bat lagun. Hobetu beharrekoak ere izan dira, noski, esaterako, eztabaida eta iritzi trukerako denbora tarte eta dinamika gehiagoren beharra egon da, zenbait momentutan.


Zein da euskara elkarteen federazioak Araban duen mugimenduaren sasoia, osasun egoera?


Gaur egun, dakizuenez, Arabako bederatzi elkarte dira Topagunearen bazkide, eta beste hamabirekin ohiko harremana dugu. Tokiko elkarteak dira, hau da, bakoitza ari da, bere herri edo eskualdeko egoeraren ezagutzatik abiatuta eta ahal duen neurrian, euskararen erabilerarako une eta guneak sortzen eta horrela, harreman euskaldunen sarea josten eta tokiko hizkuntza komunitatea trinkotzen. Egoera ez da bera leku guztietan eta beti, baina orokorrean, esan dezakegu, euskaldun kontziente eta motibatu asko dagoela gaur egun Araban, Gasteizen eta herrietan, horietako dezente, gero eta gehiago, elkarte eta taldeetan bildu da, eta eragiteko asmoa dute.

Aurrera begirakorik bada?


Araban euskara elkarte eta talde gehiagoren sorreran laguntzea, direnak sendotzen eta eraginkorra izaten sustatzea, horien arteko auzolana bultzatzea, antzeko helburuak dituzten bestelako elkarguneekin ahalik eta gehien konpartitzea, erakundeekiko elkarlana areagotzea, euskararen erabilera normalizazioaren ardatzean kokatzea, denon artean dinamika eraginkor eta aberasgarria sortzea. Euskaldunontzako motibagarriak eta erdaldunentzat erakargarria diren proposamenak egitea… Euskara elkarte eta taldeek Arabako herri eta eskualdetako euskaldun kontzienteen bilgune eraginkorrak dira eta izan nahi dute. Herritarrek euskararen normalizazioan izan behar duten protagonismoa bideratzeko egiturak dira eta erakundeen babes eta konplizitatea behar dute; ilusioa eta bizipozak, kalean bidea urra dezaten.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude