Kanta txarrak eta beste

Marc Campà
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Manuel Delgadok behin eta berriro esaten zigun klasean, bere ohiko grazia eta argitasunez, amodiozko abesti txarrenetan daudela egia borobilenak. Eta bere errepertorio propioa ateratzen zuen orduan. Ella Baila Sola, Amores de barra: “Amores de barra y un lápiz de labios mal puesto en el baño, colirio en los ojos pegote de rímel la copa en la mano y vuelvo a tu lado. (...) Son las doce, hasta las cinco te utilizaré, no hace falta que mañana te vuelva a ver, sólo un coche necesito para volver, ciao cariño, esta noche lo he pasado bien”. Taberna zuloetako ordu txikietako maitasun baldarrak. Nola ulertu baina? Galdetzen dut nik orain. Amodio gabeko sexu hotzaren kritika gisa? Maitasun eternalaren eta familiaren aldarrikapen gisa? Taldeari eginiko elkarrizketa zahar bat leitu eta, arraioa, tiroa beste alde batetik doala ulertu dut. Galdera: “¿Y por qué cantáis tanto al desamor?”. Erantzuna: “Es otra forma de resolver, le hablamos a los chicos con ironía y cierto toque de optimismo. Un reproche de ésos de tú me dejas pero yo soy la fuerte. Ya es hora de que la mujer se muestre fuerte, no estemos toda la vida llorando”. Mezudun abestia, beraz, edukia duena, konprometitua, kantagintza soziala.

Seguruenik, ordea, herri kulturak eta pop kulturak partekatzen duten kontua da beren letretan egia esatearena. Ez da Marta eta Mariliaren ondarea soilik. Jazzeko estandarrak hor ditugu aho beteko egiak nahi izanez gero: “All that I want in all of this world is you” (All The Things You Are), “You are my favourite work of art” (My Funny Valentine), “You don’t know what love is until you’ve loved a love you’ve had to lose” (You Don’t Know What Love Is), “My heart should be well-schooled ‘cause I’ve been fooled in the past, and still I fall in love too easily” (I Fall In Love Too Easily). Eta horrela jarrai nezake urteko ttakun (h)errenkak osatu arte. Eta ez litzateke betelana.

Eta pop abestietan ere beste horrenbeste, egiak zientoka, eta ez soilik kanta kaskarretan. “She says she loves you and you know that can’t be bad” (She Loves You), “Hemen gaude ta poztutzen naiz ta ziur zure aita ere bai” (Lau Teilatu), “The book of love is long and boring (...) But I, I love it when you read to me” (The Book Of Love). Azken hau, The Magnetic Fields taldearena, 69 Love Songs diskokoa, 69 amodio kantek osatzen duten bildumakoa alegia. Baina, nire irudiko, pop musikan egia berdaderoenak bota zituenak Family talde donostiarra izan zen 90. harmakadan; bestela, ea nork aurkitzen duen honakoa baino egia borobilagorik: “Porque tú eres la estrella de mi corazón surcando el cielo de nuestro amor. Me gusta mirar tu cara graciosa cuando bebes limón” (Dame estrellas o limones).

Hauen guztien aldean, poeten egiak eskribauenak dira, Platonek aspaldi handian ohartarazi legez, gezurtxo ttikiak. Poetak luzamendutan ibiltzen dira (gara?), egiari beldurra izango baliote bezala. “Quiero hacer contigo/lo que la primavera hace con los cerezos” (Poema 14, Pablo Neruda). Edo bestela, sinpleki, beren burua engainatzen, “Andere begi urdin/Zu joanik ere berdin/Bai pozik naizela!” (Eder Bati, Jon Mirande). Poetak edertasuna eta egiaren artean aukeratu behar badu, lehenengoaren alde egingo baitu itsumustuan. Horixe bera leporatu zion behin Koldo Izagirrek (poema batean): “Ez haiz gauza gezurra bezain eder esateko egia”.
Barkaidazu Jose Luis.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude