E-pistola bat idatziko dut, norbaitek erantzun dezan

E-pistola
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Genero epistolarra (gure arteko hizkeran, gutun-elkartrukea) menostua eta zokoratua izan da urtetan, baina hala ere, ezagun samar bihurtu dira idazle batzuek elkarri urrunetik urrunera bidalitako mezu sortak. Rainer Maria Rilke, adibidez: Poeta gazte bati idatziak (Jakinek duela zenbait urte euskaraz argitaratua) da haren obra ezagunenetakoa, eta ez da hamar gutunen bilduma besterik. Sonatuak dira Flaubertek Turgenevi idatzi zizkion kartak, baita Voltaire-enak ere (23.000 gutun inguru idatzi omen zituen azken aldiz etzan aurretik; XVIII. mendeko recordmana dugu, inondik ere).

Gauza batean desberdintzen dira letra-juntatzaile horiek eta gaur egungo idazleak. Haiek, papera eta luma teknologia bakar, tentuz aukeratu behar zuten esaldi bakoitza orria zikin-belztuta bidaliko ez bazuten. Eta esaldi bakoitzaren izaera definitibo horrek bermatuko zuen testuaren kalitatea editorialentzat.

Horrek behar du izan ze, gainontzean, ez dut ulertzen. Zaila egiten zait konprenitzen, nola XXI. mendean sartuta, oraindik eskuz edo idazmakinaz eskribitu ziren gutunen bildumak diren lehengai nagusi genero epistolarrean. Duela gutxi kaleratu da Saul Bellowren korrespondentzia, berbarako. Paperean idatzi eta posta arruntez bidalitako gutunak denak. Eta ez dut esaten gaizki dagoenik, baina... ez al du horrek ofizioaren irudi zaharkitu samarra eskaintzen? Batetik, idazlea fianbre bihurtu den arte ez dira publikatzen gutun-bildumak. Hildakoen genero literario bihurtzen da. Aiton-amonen egiletza soilik onartzen duena.

Bestetik, absurdua da. Munduak, posta elektronikoa iritsi baino lehen, ez zuen amestu ere egingo gaur egungo testu produkzioarekin. Eta idazleek, gehienak ez baitira amishak, posta elektronikoa erabiltzen dute elkarrekin komunikatzeko.
Zergatik ez da hori material argitaragarria? Zergatik daude mezu horiek Gmail-en zaborrontziren batean hiltzera kondenatuta? Berdin Facebook-eko mezu laburrak, Twitterrekoak... Antologia dotoreetarako emango luketela uste dut. Eta gainera ezagutzen dut idazle bat baino gehiago plataforma horietan idazten aski iaioa.

Saiakerak egin dira euskaraz, blogetako mezuak paperean publikatzeko. Hor daude, urrutirago joan gabe, Markos Zapiainen Talatik tiroka edo Xabier Mendiguren Elizegik blogean idatzi zituen testuen bilduma. Baina ni behintzat, zain nago editore bipilen batek noiz argitaratuko dituen idazleekin huntaz eta hartaz trukatzen dituen e-postak. Zenbait idazleren Facebook-eko mezuak ere gustura leituko nituzke edizio txukun batean emanez gero. Aforismo-bilduma dotorea lirateke. Edo, erabil dezagun garai hauetako terminologia eta dei diezaiogun e-forismo.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude