Poeta banandu-berri baten egunkaria

Concetta Probanza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Azaroak 1: ez dut batere atsegin egoera hau, eta sekula baino muturbeltzago jartzen ari zait orri zuria. Hitzak pasatu dira. Eta urteak. Tangoan ez dira ezer, baina urte asko dira arin-arin baten doinuan. Ez dut gehiago hitz egingo. Erraz esaten da. Azaroak 2: ez gaude udaberrian, eta, hala ere, nire lorategian arazo asko hazten dira. Badut hildako lore guztien antza.

Martxoak 3: berak maite ninduen, nik bera ere bai. Kanta txarrek ez dakite isilik egoten. Urriak 14: Amarekin hitz egin dut. Euria etengabe ari du, suilaz. Dibortzio-paperak mahai gainean jarri ditut, sinatzeko. Azaroak 4: egunez lo nago, gauez, berriz, esna. Eguna raperoek lepo inguruan daramaten urrezko kate astuna bezala luzatzen da. Gauak oso ondo ematen dit, pena da atentatuen ondorioak erretratatzen dituzten argazkilaririk ez egotea. Azaroak 5: dena berez bezala dator, ezer eskatu beharrik gabe, zorigaitzak ez du ezertxo ere komentatzen ez galdetzen, bereziki galdetzen.

Irailak 6: aurten ez da langile autonomo berrientzat diru-laguntzarik emango. Enplegu politika aktiboak “ukaezinak” direla dio Gemma Zabaletak. Unerik okerrena aukeratu dudala autonomo izateko, hori da ukaezin. Ekainak 7: kultur-ekimenak erdira murriztea erabaki duten berri ematen den bakoitzean, beti eta hutsik egin gabe krisia jartzen dute aitzaki orain erakunde guzti-guztiek. Berdin-berdin egiten zuten ustez krisirik ez zegoenean eta berdin-berdin zitzaien orduan ere. Ezin dut sufritu kultura hau! Azaroak 8: kezkagarriena ez da orain gastuak biderkatu egin zaizkidala batetik eta bestetik, eguna joan eta eguna etorri denbora garesti ordaintzen hasi naizela baizik.

Apirilak 16: zer egunetan bizi garen ez dakit. Zer egunetan hiltzen ere ez. Ez esan sekula inori asko nekiela. Azaroak 10: ahaztu nazioarteko haurren adopzioak ematen dituen buruhausteak. Bila nazazue ni oraindik haurdun ez dauden arbasoen artean. Azaroak 11: indarberrituta sentitzen naiz, tximeletak egun bat bete baino lehen hiltzen dira, ni larba zaharra naiz dagoeneko. Azaroak 11: burua galtzen ari naizela usteko du norbaitek, baina ez da egia. Ez burua bakarrik, nik dena galdu nuen kobrezko jainkoaren irudia kutxatik atera eta hain berezkoa zuen ibilera makur harekin kalean behera abiatu zenean esku odoltsuak bizkar atzean eta hitzik esan gabe.

Urtarrilak 4: ezkondu ginen gizarte-zerbitzuen diru-laguntza jasotzearen premiagatik, beste batzuk ezkondu egiten dira maitasunagatik. Ez dakit zer den okerrago. Otsailak 7: egunen ordena zehatza galdu egin dut erabat. Dena Daliren ordularien itzaletan geratzen da. Uztailak 2: ez dut bihotza zabaltzen edo nire barne kontuak kontatzen ausardiagatik, ni ez naizelako batere ausarta, ez eta nire burua gupidatzeagatik. Horrela agertzen naiz, baina ez dakidalako bestela zer idatzi, eta ezin dudalako besterik idatzi. Azaroak 19: “Estimado cliente, en su cuenta ha ingresado una transferencia de 715.15 euros. Remitente: Perlita Arreola. Número de control: BB64473717. Siga el enlace para consultar la información. Atentamente, su banco BBVA”. Mezu bat agertu zait horrela. Putakumeak!

 Arazoak 22: gogora etorri zait Juan Ramon Jimenezen Poeta ezkondu-berri baten egunkaria. Bai izenburu ederra! Abenduak 31: gorroto diot urte zaharrari. Eta urte berriari ere bai. Eta gizaki berri izateko erabakia hartua nuen aurtengorako. Funtsean, ez aspertzeko bide bat da, gero ez dudalako inoiz gogorik izaten gizaki izateko. Azaroak 23: Barkaidazue...

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude