Bezeria gatibua

Bezero gatibuak alegia. Hala deitzen zituzten inongo konplexurik gabe beren bezeroei produktu baten esklusiba zutenek. Eta hizkuntzak ere kolaboratzen zuen horretan. Adibide bi datozkit gogora esandakoa indartzeko. Orain berrogei bat urte, ordenagailuei IBM deitzen genien. Inork ez zuen ordenagailu bat erosten, Philips, NCR edo eta Olivetti markako IBM bat baino. Eta koltxoiak-matelasak Hegoaldean Flexak genituen, Pikolin Flexak. Orain ez dugu holakorik entzuten.

Egun, kirolak heredatu du hori, bereziki edozein bertakotzeko indarra duen futbolak, euskararik gabean Fernando Llorente eta gainerakoak euskaldun bilakatzeraino. Zaragozak berrikitan kontratatu duen Aguirre mexikarrari, bere lehen partidu ofizialean “el vasco” esaten zioten telebistako esatariek, bera bezain vasco den Patxi Alonso bilbotarra buru.

Futbol elkarteek zaleetan bezeria gatibuarena dute “kluba pertsonen gainetik dago”  esaldi kontzeptual unibertsala zutabe. Zuzendariak, entrenatzaileak, jokalariak kritikatu eta lekutu daitezke, kluba inoiz ez, sakratua da betierekoa. Atzo, auzokoan etsai gaur gurean ikur. Eta gure gatibutasunean harro. Ezer gutxi gara eta galtza motxetan deus. Elastikoek bereizten gaituzte gatibuak.

ASTEKARIA
2010ko abenduaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude