Bahea


2010ko abenduaren 05an

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Garan esanak: "Kontseiluak orain arte atxikimendua eskatu du; horrela bete ziren bost estadio. Baina, atxikitzeak ez du inolako konpromisorik eskatzen. Beraz, urrats bat gehiago behar dugu: konpromisoa. Euskaraz ez dakienak ikasi egin behar du, oztopo delako euskaldunak bizi ahal izateko eta dakienak hitz egin beharko du. Atzean pentsamendu aldaketa dago, jarrera aldaketa".

 

Tiraka blogean martinrezola erabiltzaileak esanak: "Nik halaxe irakurri dut, oro har, Patxi Baztarrikaren Babeli gorazarre liburu potoloegia. Hau da, gehiago nabaritu diot fededunaren ikuspegia benetako egoera aztertu nahi duen jakinzalearena baino. Desiragarria, ‘nahiko genukeena’ lehenetsi egiten da, errealitate gordinaren kaltean. Eta zerbait desiragarria izateak –‘erakargarri egin behar dugu euskara’, ‘adostasuna beharrezkoa da’…– ez du zertan, berez, inolako aurrerakuntzarik ekarri; areago, kalterako ere izan liteke, egoeraren larriari aurre egiteko indarrak ahuldu baititzake, atsegintasunezko autoengainuaren bidez".

 
 

Eguneraketa berriak daude