Venusen eta Erromaren tenplua zaharberrituta

Venusen eta Erromaren tenpluaren arrastoak zaharberritze lanak amaitu  baino lehen.
Venusen eta Erromaren tenpluaren arrastoak zaharberritze lanak amaitu baino lehen.www.picasaweb.com
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Adriano enperadoreak K.o. 121. urtean eraikiarazi zuen Venusen eta Erromaren tenplua bisitarientzat berriro zabaldu dute, ia 30 urtez zaharberritze lanetan aritu eta gero.

Koliseotik metro gutxira dagoen tenplua Erromatar Inperioko hiriburuko tenplurik handiena izan zen bere garaian, baina higadurak kalte handiak eragin dizkio.

Berritze lanei esker, tenpluaren jatorrizko bi ziegak, Venusi eta Erromari eskainitakoak, mendetan horma batek bereizita egon direnak, berriro batu dituzte. Horrez gain, hautsitako eta higatutako zenbait horma berregin dituzte, zimenduak indartu dituzte eta eremuaren isurbide sistema hobetu dute filtrazioak eta lur mugimenduak saihesteko.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude