 
                                                
                                                        Venusen eta Erromaren tenpluaren arrastoak zaharberritze lanak amaitu 
baino lehen.www.picasaweb.com                                                                                
                                             
                    
                                        Adriano enperadoreak K.o. 121. urtean eraikiarazi zuen Venusen eta Erromaren tenplua bisitarientzat berriro zabaldu dute, ia 30 urtez zaharberritze lanetan aritu eta gero.
Koliseotik metro gutxira dagoen tenplua Erromatar Inperioko hiriburuko tenplurik handiena izan zen bere garaian, baina  higadurak kalte handiak eragin dizkio.
Berritze lanei esker, tenpluaren jatorrizko bi ziegak, Venusi eta Erromari eskainitakoak, mendetan horma batek bereizita egon direnak, berriro batu dituzte. Horrez gain, hautsitako eta higatutako zenbait horma berregin dituzte, zimenduak indartu dituzte eta eremuaren isurbide sistema hobetu dute filtrazioak eta lur mugimenduak saihesteko.