Tortura pankartan, alegia. Kalte larriak eragiten dizkio torturak torturatuari. Ilea gal dezake, edo kemena, edo arnasa (une baterako zein behin-betiko).
Ez dira horiek, ordea, torturak eragin ditzakeen kalterik larrienak, torturatzaileari eragiten dizkionak, agerikoak ez izanagatik ere, sakonagoak baitira askoz.
Baina kalterik handiena sistemari egiten dio torturak: torturarentzat ate, leiho edo zirrikituren bat zabalik uzten duen sistemari, alegia. Kontrolpean dagoelako omen da estatuarena onartzeko moduko bortxakeria bakarra. Tortura, ordea, kontrol guztietatik at dagoen izugarrikeria beltza da. Bere burua demokratikotzat jotzen duen estatu batek, dezakeen guztia eta gehiago egin beharko luke bere lurraldean torturatzen dela susmatzea ere ezinezkoa izan dadin.
Etsipengarria da ikustea torturaren aurkako manifestazioetara torturatuen inguruko jendea bakarrik joaten dela. Demokrazia hitzarekin mozkortzen direnek behar lukete horrelako manifestazioen buruan, pankartari –eta, bide batez, koherentziari– eusten.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.