Hubble espazio-teleskopioak etorkizuna “ikusten” laguntzen du

huuble espazio-teleskopioak
Omega Centauri mulko globularra
Orain arte Hubblei buruz argitara emandako informazio gehienetan iraganaren edota oraingoaren berri eman izan da. Baina Omega Centauri mulko globularrari egindako argazkien bidez mulko hori osatzen duten izarren ibilbidea datozen 10.000 urtetan zein izango den zehazterik izango da.

Centauro konstelazioan dago Omega Centauri, eta Ptolomeok topatu zuen orain 2.000 urte. Haren ustetan izar bat zena, gerora jakin dugunez, hamar milioi izar grabitate-gune komun batekiko biraka ari diren gunea da. Bertan aldaketak antzemateko lau urte behar izaten dira.

Hubblek 2002 eta 2006 urteen bitartean ateratako irudiei esker, mulkoa osatzen duten izarren higidurak aztertu eta hurrengo 10.000 urteetan izango duten portaera aurreikusi ahal izan da. Lurrean kokatutako teleskopio batek 50 urte behar izango lituzke halako irudiak egin ahal izateko.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude