Xaramela

Udazken beteko giro paregabean, goizeko freskuraren gaineko hego haizearen purrustada, putz eta ufada artean babarrun biltzen ari gara. Gaurkoan pardetan arbatutakoan, kanaberatan gora hazi dena. Aihena eskubiz aurrera igo zen kanaberan gora. Eskubiz aurrera, lurrera lotzen gaituen indarrari, astuntasuna edo grabitateari ihes eginez gora hazteko era errazena eta merkeena delako. Hazi, igo zen babarrun landarea (Phaseolus vulgaris) eta orain leka iharrak eskuetan, neguko erregina den azaren (Brassica oleracea) laguntzaile izango denaren saltsa gogoan, hortzak izerdi. Hortzak izerdi eta bizkarrean dudan iparreko itsasoari haizetan bidaltzen dizkiogun kantuak ezin xaramelatu.

Xaramelak, txilibituak edo txirulak, kanaberaz egiten dira. Baita organoen tutu batzuk edo haizezko musika tresnen muturreko xaflak. Musika kanabera deitzen zaio babarruna arbatzeko erabili dugun kanabera berari.

Kanabera, Arundo donax, eta haizearen arteko tratua aspaldikoa da, sekulakoa. Sokatira luze eta nekeza izan zen, baina halako batean adostu zuten bien arteko armonia: kanaberak bere kumeen giharrak zaildu nahi zituenean dantzan hasi eta haizea sortuko zuen, bueltan haizeak harro astindu behar.

Toki jakin batzuetako kanaberak garesti ordaintzen dira, Proventzako Var departamentu aldekoa, adibidez. Lur hauetan hazten diren mahasti, olibondo, marugatze eta batez ere izpilikuak dira ezagunak. Azken hauen soroak, lore more ubelez jantzitako errenkadako itsasoak ez dira nonahi ikusten... Izpilikuen lurrin gozoz betetako haize epelak ontzen ditu musika jantzienetakoa egiten duten kanaberak. Beste haize batzuek astintzen dituzte Argentinako Mendozako kanaberadi ospetsuak. Seguru asko munduko ekoizle handiena. Musikarien ahoetara heltzen diren haizeak, haize musikak sortzeko.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude