Bahea


2010ko azaroaren 07an

Malores Etxeberriak gipuzkoaeuskara.net-en Enric Larreularen Dolor de Llengua liburua izan du hizpide. Liburua hizkuntza gutxituetako hiztunek sentitzen dituzten min mota askotarikoez ari da: "Oso gutxi aztertutako gaia dela dio Larreulak, baina ondorio inportanteak dituena sufrimendua nozitzen ari diren pertsonengan. Eta, zer esanik ez gizartean, elkarbizitza zailtzen duelako. Hizkuntzaren etorkizunaz kezkatuta dauden pertsonek disimulatu egiten dutela dio, ez dutela gaiaz hitz egiten edota hitz egiten dutenean, gezurra esaten dutela, batik bat erdal hiztunen aurrean. Gezurra, besteak gehiago direlako, ez dutelako gai honetan haienganako konfiantzarik, barneko emozioak direlako, ez dutelako bizilaguna mindu nahi... Isiltasun hori oso kaltegarria dela eta itxurazko elebitasun egoerak hizkuntza gutxitua sozialki desagertzera daramala gaineratzen du Larreulak. Hizkuntza sozialki erabilgarria izango bada –sozialki erabilgarria izatea hartzen du hizkuntzaren ‘salbaziotzat’–, gaiaz asko hitz egin behar dela dio, asko, zintzoki eta denok, bateko zein besteko hiztunok".

 

Azkenak
Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


2024-04-30 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs: "Zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean kokatzen da antzezlana"

"Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia.


2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Eguneraketa berriak daude