Nazioarteko best-seller ezaguna da Suzanne Collinsen Gose jokoak. Stephen King nobelagile ezagunak honela definitu zuen: “Rap bizkor, biolento, urduri-jartzaile baten antzeko nobela da (...) ezin nion irakurtzeari utzi”. Iaz publikatu zuen nobela Alberdaniak euskaraz eta orain Dena sutan argitaratu dute Ereinekin batera. Trilogiako bigarren lanean gizarte azpiratua, altxamenduak... aurkituko ditugu. Giro distopikoa da nagusi: Katniss Everdeenen abenturak ezagutzen jarraituko dugu. Idazleak geroz eta proba gogorragoak jarriko dizkio pertsonaiari eta bigarren liburu honetan, gainera, pertsonaien arteko harremanek garrantzi berezia hartuko dute.