Zientzia, Internet eta filosofia azken “Jakin”-en

  • Batzuen artean :: Jakin 179

    jakin

    orrialdeak ::113

    prezioa ::12€

Jakin 179
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jakin aldizkariaren azken zenbakiak hiru artikulu nagusi dakartza. Andoni Eizagirrek zabaldu du aldizkaria, Zientziaren ingurumari soziala artikuluarekin. Gizarteko zenbait sektoretan kezka sortuko zuen gaiari heldu diote Maialen Garmendiak, Carmelo Garitaonandiak, Gemma Martinezek eta Miguel Angel Casadok: Adingabeak eta Internet. EU Kids Online sarearen gomendioetatik abiatu dira artikuluaren mamia osatzeko. Eta Javier Aguirrek Epiktetoren Enkhiridion, bizitzarako eskuliburua artikulua publikatu du. Horiez gain, Egunen gurpilean sailean Haizea Barcenillak, Iñaki Irazabalbeitiak, Goizalde Landabasok, Lionel Jolyk eta Josu Larrinagak idatzi dute.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...