Asteko adierazpenak


2010ko urriaren 19an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Damian Muñoz dantzari eta koreografoak Garan: "Max saria irabaztea niretzat ez zen hain garrantzitsua izan: jasotzera ere ez nintzen joan. Hainbesteko eraginik ez duten gauza horietako bat da, nahiz eta hedabideek eta gainerako pertsonek zuk baino garrantzi handiagoa ematen dioten. (...) Norvegiako Konpainia Nazionalarentzako pieza bat egin dugu. Hori bada garrantzitsua, edozein sari baino gehiago, oihartzun txikiagoa duen arren. (...) Krisia dela-eta, urte txarra izaten ari da. Arte eszenikoentzako ez da batere ona izan eta, dantzarentzat, are gutxiago".

 

Isabel Herguera artista eta zinemagileak animazioaz hitz egin du Berrian: "Ez da eskulana galtzen ari dena, kontakizunaren egituraren oinarriak baizik, eta zehazki animazioan mugimendua dena. Ahaztu egiten da animazioa ez dela soilik gauzak mugitzea, baizik eta gauzei izaera bat ematea, eta hartarako oso kontuan hartu behar dira naturaren legeak, fisika, abiadura, pisua... horiek denek osatzen dute ekintza. Emozioa emateko gauzak modu jakin batean mugitu behar dira, hori da animazioaren ezagutza. Horregatik diot batzuetan ofizioa ahazten dela".

 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...