Kataluniatik

Joxemari Ostolaza
Barna ibiltzea egokitu zaigu. Lleidatik hasi eta Bartzelonan bi eguneko egonaldia egin ostean Tarragonara egin behar izan dugu ogibidea ardura. Bikain hartzen gaituzte gure gaitasun profesionalaz at, euskaldunok badugulako haientzat fundamenturik, guk baino lehenagokoek utzi arrastoa zabala bezain sakona baita. Ibili garen enpresetan katalanaz egin digute lehen agurra, gure gaztelerazko erantzunaren ondoren barkamena entzun behar izan dugularik. Lotsa puntua ekartzen digu egoerak, eurentzat guztiz normalizatua dutena. “Ez dute denek zuek bezala erreakzionatzen, espainolek haserre plantak egiten dizkigute eta ez dute barkamena berehala onartzen.
Euskaldunekin erraza da, beti ere saiatzen dira agurrak katalanaz dakiten apurraz egiten. Eta gaitzerdi saltzera datozenean, erosterakoan lekuz kanpo daudenak gu izango bagina bezala sentiarazten baikaituzte. Ez dute kontutan hartu nahi gure eremuko, gure arteko hizkuntza darabilgula. Datorrena kanpokoa dela badakigunean, lehen hitza bere hizkuntzan egiten saiatzen gara, baina heldu dena nongoa den ez dugu beti jakiten”. Harreran dagoen baten esaldiak dira. Frantzian edo Espainian ez zaizkigu holakoak gertatzen, hizkuntza bakarrekoak bailiran hartzen gaituzte eta ez dute inoiz barkamenik eskatu behar. Ze pagotxa!

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


ANALISIA |
Umeak, poliziak, mikrobihotzekoak

Lehenbiziko mikrobihotzekoa: euskarazko udal jarduera bat, bizpahiru urteko dozena bat haur jolasean parkean, gurasoak inguruan, haurretako bat hurbildu zait ondora, zast!, arnasa moztu dit eskutxoan daraman eskumuturrekoak: Ertzaintza. Blue Lives Matter (“Polizien... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


Eguneraketa berriak daude