Sinesmenak nola eskuratzen ditugun

  • Agustin Arrieta-Urtizberea ::Sinesmenak eta usteak

    Alberdania

    orrialdeak ::174

    prezioa ::14€

Sinesmenak eta usteak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Agustin Arrieta-Urtizberea filosofia irakaslea da EHUn. Alberdaniaren Zerberri saila aberastera datorren liburu honetan, pertsonok ditugun sinesmenei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu: nola eskuratzen ditugu usteak? Zer dela eta iltzatzen dira gugan? Ba al dugu kezkarik gure sinesmenen zehaztasunaz? Edozein gauza sinets al daiteke? Filosofiaz, zientziaz eta erlijioaz hitz egiten du Sinesmenak eta usteak liburuak, garrantzi berezia emanez erlijio-sinesmenen inguruko zenbait onarpenen ahulezia agerian uzteari. Kasu, uste zabaldu xamarra da baliorik gabeko basamortu bihurtuko dela erlijiorik gabeko mundua; hori gezurtatzeko saioa da, besteak beste, liburu hau.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 10
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude