Agustin Arrieta-Urtizberea filosofia irakaslea da EHUn. Alberdaniaren Zerberri saila aberastera datorren liburu honetan, pertsonok ditugun sinesmenei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu: nola eskuratzen ditugu usteak? Zer dela eta iltzatzen dira gugan? Ba al dugu kezkarik gure sinesmenen zehaztasunaz? Edozein gauza sinets al daiteke? Filosofiaz, zientziaz eta erlijioaz hitz egiten du Sinesmenak eta usteak liburuak, garrantzi berezia emanez erlijio-sinesmenen inguruko zenbait onarpenen ahulezia agerian uzteari. Kasu, uste zabaldu xamarra da baliorik gabeko basamortu bihurtuko dela erlijiorik gabeko mundua; hori gezurtatzeko saioa da, besteak beste, liburu hau.