Bobobo edo goia

landareak
Roxi Steele
Izenik ez dugu euskaldunok, noski, makina bat landarerentzat. Esku artean dugun arte ezin izendatu. Orain dela bi asteko Anacardium occidentale landareari “anakardo” edo “cajurra” deitzeaz ari nintzela, etxeko larreetara kamamiletara etortzen diren ama-alaba batzuek egin zidaten galdera: Kuba aldeko “condiamor” landarea ezagutzen ote dudan. Otañoren bertsoko onbuaz galdetu zidatenean bezalaxe, arrastorik ere ez. Batean eta bestean zoko mian ibili ostean sendabelarra dela jakin dut. Momordica charantia-ren euskal izenik inondik ere ez ordea... Hemen ere zerbait sortu beharko dugu. Sortu edo, adibidez, Osasunerako Mundu Erakundearen sendabelarren zerrendan jasoak dituen bere ziento batetik gorako tokiko izenen artetik aukeratu: african cucumber, amargoso, ampalaya, art pumpkin, asorosi, assorossi, balsam apple, balsam pear, Balsambirne, balsamina, balsamino, ban kareli, baramasiya, barbof, bitter cucumber, bitter gourd, bitter melon, bitter pear melon, bobobo, broomweed, calaica, caprika, carailla, carilla, cerasee, concombre, condiamor, coraillie, cun de amor, cundeamor, ejirin, embusabusu, eyezom, futoreishi, goya, haagalakaayi, hagalakai, 'ha, 'hail, kaakara kaaya, kabiral, kaippa, kakara, kakayi, kakiral, kakle, kakral, karala, karavella, karavelli, karawila, karela, karla, karlara, karolla, kathila, khoor qua, khyar carilla, kokouli, kugua tea, kuguazi, lenzaa, lumba-lumba, lumbuzi, ma ra, machete, maha, maiden apple, maiden's blush, manamat, mange kuli, mara, mara khee nok, margoze, mbosa, mbunbulu, melao de sao caetano, meleni, mexicaine, miniklalasni, momotica, mreah, muw, nagareishi, nania nania, nara cheen, nguene, nigauri, nyanyra, nyinya, okookoo, pagel, paharkai, palia, panaminik, papari, papayilla, papilla, paria, pavakka, pavel, phak, paroka, pavackkai, pavakkachedi, pepino montero, peria, periya laut, phakha, pom kouli, pomme nerveille, pomme z'indiens, pomme-cooli, qara a mor, qisaul-barri, quisaul-barri, serimentok, seripupa, saga, sail, salara, sorosi, sorrow see, sushavi, tasplira, tofahal, uchhe, ulhimar, varivalli, wild balsam pear, wild sopro, yesquin, zague, zrou...

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude