"Uste nuena baino mundu konplexuagoa da islamdarrena"

  • Hona Marokon hasi eta Txinako mugan amaitzen den bidaia, istorio bilduma, denboran atzera eta aurrera dabilena. Islamaren gainean duen ikuspegiaren atal bat aldatu du bertara Jose Enrike Urrutia Capeau (Iurreta, 1954) idazle eta margolariak, Mahoma zaleen artean igeri egin ondotik. Mundu irudiz hain urruneko hori gure klasikoen iturri garbitik edanez idatzi du, ohi duen estilo eta modu pertsonalean.
Jose Enrike Urrutia Capeau
Jose Enrike Urrutia Capeau
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lau urte ere badira aurreko liburu hartatik, Ergelen nonbrea (Pamiela). Aldizkari honetan bertan egin genizun elkarrizketa. Hala ere, zure arrangura, ez genizun Jürgenen galdera egin: “Zein da egoeraren egoera?”, erran nahi baita, zertan da liburuaren xedea? Ez nuke huts bera egin nahiko.


Liburu baten aurrean jartzen garela, pentsatu behar dugu idazleak baduela gogoeta bat, egin duen lan hartaz. Horretan da Jürgenen galdera hori. Assilah-ko eroa honetan, berriz, arabiar giroko istorioak batu ditut. Aspaldi egin izan ditut gisako istorioak, Mila gau eta bat gehiago liburu guztiz klasikoaren harian, etengabe jotzen baitut iturri horretara, irakurtzera. Zaletasuna, beraz. Horregatik nituen idatziak arabiar istorioak. Batzuk eginak nituenez, Islamari buruzko ikuspegia eskaintzea etorri zitzaidan gogora; eite bereko narrazio gehiago idatziz betiere, jakina. Handinahia dirudi, baina hori da nik, nire neurrian, egin nahi izan dudana. Horregatik baliatu dut liburuaren egitura hiru ataleko hori ere, istorio zerrenda huts eskaini gabe. Lehenengo atalean, Islamaren hazkundea ageri da. Bigarrenean, abasiden sasoia, kalifak indarrenean daudenean. Hirugarrenean, geroko endekatzea, apurka-apurkako galdera prozesua. Horrela osatu dut Islamaren ikuspegi hau. Horra Jürgenen galdera garbi eta klar ihardetsirik!


Aitzin solasean Marokora egin zenuen bidaia duzu aipagai. Hori ote da narrazio bilduma honen abiapuntu?


Behin batean, hamasei urte nituenean, Turkian izan nintzen, Ezmirnan eta bestetan. Gainerakoan, Tunisia eta Maroko baizik ez ditut ezagutzen. Eta Marokora baino lehen ere banuen arabiar giroko istoriorik idatzia. Erlijio kontuetatik abiatzen nintzen, horixe baita gehien interesatzen zaidan alderdia. Mairu herririk ez ezagutu arren, Korana eta bestelako liburuak irakurrita idazten nituen nire istorioak. Jakina, Marokora behin eta berriz eta askotan joanda, eta Assilah-n hiru hilabeteko egonaldia egin ondoren, nola ez idatzi! Mundu hura sekulako kolpea gertatu zitzaidan, oso mundu ezberdina baita alde askotan. Horrekin batera, Maroko iparraldean beste hizkuntza bat bazela jakiteak –bereber hizkuntza, alegia–, bada, uste baino gehiago korapilatu zuen nik nuen ikuspegia, hura uste baino askoz ere mundu konplexuagoa zela jabetu nintzen. Denetarik topatzen da han, nahasian, eta interesa piztu zitzaidan, nola arraio bizi ote den jende hura.

Hiru hilabeteko egonaldia Assilahn, diozu. Horrek ekarri ote du liburu honetako ipuin sendoena izenburukoa bera izatea, Assilah-ko eroa?


Lekua baliatu dut nik, oso ederra baita. Batetik, itsasoa; bestetik, razulien jauregia… Leku ederra, badiotsut, zuri-zuria koloretan pintatua. Ipuina pintore bati buruzkoa denez, bada, ezin egokiagoa dut Assilah.


Argitasun bila dabilen pintorea…


Lehenbizian ez daki helburua argitasuna dela. Berak Assilah-ko dorre eta bazterrak pintatu nahi ditu, bide hartatik nahi duena lortzen ez duela konturatzen den arte. Horregatik uzten dio pintatzeari amaieran.

Cecilia Arrozarenaren El roble y la ceiba. Historia de los vascos en Cuba (Txalaparta, 2003) liburuan ber maneran deskribatzen zaituzte zu: “Argitasun bila dabilen pintorea”.


Horrela deskribatzen nau Arrozarenak, bai. Hain zuzen, Marokon deskubritu nuen nik argitasuna. Assilahko eroari gertatzen zaiona neuri gertatu zitzaidana da, neure esperientzia. Ezina da argitasuna pintatzea, non edo non islatuta ez bada. Monetek ere ezin izan zuen! Horretara gehien hurbildu dena izan arren. Kontuan har aizto batez urratu zituela Monetek bere margolanak, ezin zuelako argitasuna berak nahi zuen heinean islatu. Gainera, itsutzen ere ari zen, ikusmena galtzen. Ikusiak ditut haren lanak Parisen, urratuta! Ezintasuna!


Zer dute ikustekorik ipuin atariko marrazkiek eta ondoren datozen istorioek?


Argitaratuko diren ipuinak erabaki ondotik dator marrazkiak egitea. Liburuaren prozesua oso da luzea, urteak ere igarotzen dira. Hasierako liburutik bost urte geroago argitaratzen den hartara, ez dago ikustekorik. Bitarte horretan erabat aldatzen da liburua. Marrazkietan, berriz, lagunak agertzen ditut, Txema Larrea, Luigi Anselmi, Jesus Etxezarraga, Jose Julian Bakedano… jolasean, mozorrotuta. Lagunekin batean barre egin nahi dut, ez besterik. Kanpoan bizi naiz eta ez dut haiekin harreman handirik, baina gogoan ditut, eta horixe esan nahi diet marrazki bidez. Barkoxtar lagunak ere ageri dira marrazki horietan, jakin dezaten ez ditudala ahaztu. Horrela ageri dira, inoren itxuran; bata da mairu, bestea sultan, hurrena Simbad… Osagai komikoa duzu.


Osagai komikoa –marrazkia–, konstantea zure lanetan, Kadrila alegera festan da (Pamiela, 1979) lehen lan hartatik hona.


Umorea sartzea gustatzen zait, dela marrazkien bidez, dela hiruzpalau ipuinetik behin umorearen bidetik joz. Gozatu egiten dut halako pitokeriak idazten, zertan ez idatzi, bada! Hala ere, umorea ez da liburu kanpotik barrura ekartzen dudan ezer, liburuko istorioari berari dario umorea.

Idazteko manera ez duzu batere pitoa. Klasikoak dituzu eredu, eta haien egikera landua darabilzu, ekialdeko euskararen usainean.
Idazteko manera pitoa ez, jakina! Prefosta! Moliere da hor: barre egiten duzu hura irakurtzean, baina haren hizkuntza ez da pitoa batere! Egoera da barregarria, ez hartarako hizkuntza.

Hizkuntza batu estandarra.


Liburu honetan Euskaltzaindiaren arau eta gomendioak barneratu ditut. Aurrekoan, ez nuen horrelakorik egiterik izan. Atzerrian bizi naizenez, ni kanpoan nintzen bitarte luzean Akademiak hainbat arau ezarri zituen, batzuetan lehenagokoak aldatu ere bai, eta nik arrastorik ere ez, ez nuen horren berririk batere. Euskaltegian euskara irakasle izan nintzenetik hona hainbat aldaketa izan dira baina nik ez dut prozesua bizi izan. Eta nola jakin, erbestean? Ustekabean harrapatu ninduen aldaketak. Horregatik, aitortzen dut aurreko liburua [Ergelen nonbrea] ez dela zuzen estandarraren bidekoa. Baina honetan ahaleginean saiatu naiz, erabaki diren bezala ezartzen hitzak, Euskaltzaindiari men eginik.

Zer diozu klasikoentzat duzun jaiera horretaz?


Ez dut esateko askorik. Batua egiten ari ziren sasoian hasi nintzen idazten. “Hizkuntza idatzia asmatu behar den honetan, logikoena klasikoak oinarri hartzea duk”, pentsatzen nuen nik. Eta, klasikoetan, buruzagia, Axular. Gustatzen zaidan hizkuntza moldea, bestalde. Batzuetan, zubereraz idatzi nahiko nuke, oso baita adierazkorra –horra pastoralak, esate baterako, hango irain eta bestelakoak–, baina, gainerakoan, ahal den hobekien idatzi nahi dut, eta horretarako dut Axular oinarri, nahiz eta gaur egungo moldera ekarri behar den, eta gaur egungo istorio, gai eta kontuak azaltzera.


Nahiz eta irakurleari arrotz egin bide hori…


Ez dakit, bada! Eta zer egin behar duzu, Kirikiño hartu eredu? Ez, ezta? Aita Larramendi? Bikaina! Primeran idazten zuen, gaztelaniaz! Beste bat… Nik ez dut zalantzarik nor hartu eredu: burua, Axular!


Zergatik idatzi?


Hizkuntza gustatzen zait niri. Hizkuntza hartu eta harekin gauzak esatea. Flaubertek, adibidez, badu liburu bat, lau ipuin edo istorio biltzen dituena. Istorioak, berriz, ez dira berak asmatuak. Bata, esaterako, San Juan Bataiatzailearen istorioa da. Flauberten idatzi hori irakurri, eta liluragarria da; frantsesez, batik bat. Eta berak dio: “Irakurri ditut istorioak berriz. Ez nekien frantsesa hain ederra izan zitekeenik!”. Bada, nik ere plazer hori dut, gustu hori, edertasuna. Jakina, nik erabiltzen ditudan forma klasikoen berririk ez badu irakurleak –batuko forma zuzenak izanagatik ere–, akabo, pikutara! Nik baliatzen ditudan formak ez direla gehien usatzen direnak? Ongi da, baina gustuko ditudanak dira. Niri gustatzen zaidana ez da Iurretan usatzen dena. Eta zer egingo dut nik!

Zer duzu pintura, zure liburu eta lanari hain loturik ageri den beste jardunbidea.


Kolorea, kolorearen lilura, Picassok esaten zuena. “Laurogei urte daramatzat ikerketan, kolorea zer arraio ote den jakinguran!”. Horixe.

Azkenak
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-06-25 | Xiberoko Botza
Ikusgarrietako intermitenteek lana mentx düe

Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Eguneraketa berriak daude