Bizkaiko Foru aldundiaren menpe dauden hamar museoek (Omako baso margotua, Santimamiñe, Itsas museoa...) osatuko dute BizkaiKOA izeneko enpresa erakunde publikoa. Batzar Nagusiek onartu zain dagoen egitasmoak hamar museo horien jarduna bateratzea du xede, baita Bizkaiko gainerako museoekin elkarlanean aritzea ere, bi aldeek hala nahi dutenean. Oposizioko alderdiek eta hainbat sindikatuk salatu dutenez, Foru Aldundiak Bizkaiko museoak pribatizatu nahi ditu. Josune Ariztondo Kultura diputatuak, ordea, halakorik ez dela gertatuko esan du. Bere hitzetan, aurrerantzean ere Foru Aldundiak ordainduko die museoetako langileei; “euren eskubideak mantenduko dituzte”, adierazi du.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...