Xianeko 120 gerlari gehiago

www.artehistoria.es
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Qin Shi Huang Di Txinako lehen enperadorearen hilobiaren inguruan terrakotazko beste 120 estatua aurkitu dituzte arkeologoek. Dagoneko 8.000 aletik gora atera dituzte hilobi erraldoiaren hobietatik. Baina arkeologoek, eskultura gehiago aurkitzeaz gain, beste erronka bat ere badute. Eskulturak kolore biziz margotuak zeuden, baina lur azpitik ateratzen dituztenean, oxigenoarekin kontaktuan, pigmentazioa galtzen dute. Horregatik, zientzialariak terrakotazko gerlari ezagunen jatorrizko koloreei eusteko teknikak aztertzen ari dira.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude