"Zientzia ez dago euskalduntasunaren alde"

  • Paris, 1977. Controverses institutionnelles en Pays Basque de France tesi-liburuaren egilearekin solastatu gara. Antropologia eta historia ikasia da: “Antropologia zientzia oso zabala da, ikuspegi anitzak eskaintzen dituena. Euskaldunon kasuan begi-bistakoa da hori”.
Thomas Pierre
"Euskal Herrian, oro har, garatzen ari den nazio-estatuaren ideiak Ernest Renan frantses pentsalariaren zenbait ideiekin antza dauka".Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antropologoa zaren aldetik, zer iritzi duzu antropologiaz? Zein da zure identitatea?


Parisen sortua naiz. Aitak ez zuen euskara jaso amarengandik, eta ni frantses sortu eta frantses kulturan hezi eta hazi naiz. Alta, euskal kulturaren erreferentziak ukan ditut aitaren aldetik. Euskaraz jakin gabe ere, aitak euskal hitzak tartekatzen zituen gurekin mintzatzean. Betidanik Hendaiara etorri naiz aitatxi-amatxi eta aitaren familia ikustera. Zientzia ikasketak egin nituen, historia lehenik eta antropologia gero. Horrek eraman ninduen euskal mundua ikertzera, hala antropologian nola soziologian. Antropologia zientzia oso zabala da, ikuspegi anitzak eskaintzen ditu gaiak lantzeko orduan. Euskal kasua, konparazione, ikuspegi zabal batetik ikertu behar duzu.


“Euskal munduaren ikusmolde eta kulturarekiko harremanak Iparraldean XXI. mende hastapenean” ikerketa lanean, euskal mundua misterio gisa agertzeko dagoen joera ikertu duzu.


Baiki. Duela bi mendeko euskal mundua izate arraroa edo bitxia bezala ageri da gizarte zientzien ikerketa lanetan. Hasteko, euskararen edota Euskal Herriaren jatorriak ezezagunak bezala agertu ditu zientziak. Niri zientziak euskal mundua nola aztertu duen agertzea interesatzen zait –Iparraldeko gizartea, orain– eta bereziki berau nola instrumentalizatu izan den azken bi mendeotan. A priori, zientzia euskalduntasunaren alde agertzen da, baina funtsean, gaur egunera etorrita, alderantziz da. Hau da, euskal kausaren kontra daudenek euskal kultura misterio bat bezala erabiltzen dute euskal gizartea instituzionalizatua izan ez dadin. Ez dute euskal kultura, eta are gutxiago euskara, publikoki eta politikoki errekonozitua izan dadin.

Historia ikasi duzu, eta gizartea antropologiaren ikuspuntutik aztertu. Zer nabarmenduko zenuke?


Izenak eta kontzeptuak aldatzen joan direla garaiaz garai. Adibidez, etnologia terminoa ez da honezkero erabiltzen antropologian. Hobeto esanda, zientzilari gehienek ez dute erabili nahi etnia hitza balorez hustu dutelako. Frantzian etnia terminoa zaharkitutzat joa da, Europako nazio-estatuak eratu ziren garaian etnia terminoa arras markatua izan zen. Nazio-estatua osatzeko aukerarik gabeko herriak estigmatizatuak eta laidoztatuak geratu ziren, Euskal Herria horren lekuko.


Ondorioz..?


Bada, euskaldunak gizartean edota irudimen kolektiboan talde itxia bezala ageri dira, edo zientziak horren ideia zabaldu du. Oro har harturik, jarrera horrek ondorio larriak ekarriko dizkie nazio-estatu gabeko herriei, herri horien izaera deshumanizatu egin baita. Herri orok badu bere ibilbide historikoa, baina beren herritarren artean amnesia gisako bat zabaltzen bada, bere kultura deskalifikatzen da. Historiaren bilakaeran zokoratzen da lehenik eta lekurik gabe geratzen da azkenik. Herri hori a-historikoa da zientziarentzat, historia gabekoa.

Mitoaren ideia ere aztertu duzu.


“Euskal berezitasunaren mitoa” esamoldea erabiltzen dut. Esan nahi baitut ezen historikoki, zinez, euskal mundua eremu hermetiko dela Euskal Herritik kanpokoentzat. Eta euskal mitoa bizirik dago oraindik ere. Hori ezin da ukatu, ez mitoaren ideia erraz uxatu ere. A priori, instituzionalizazioaren eraginez uxatzen joan liteke ideia. Hegoaldean badago ere mito hori –ez dut berau aztertu– baina, Hegoaldean euskalduna bilakatu zaitezke, sorleku edo jatorri euskaldunik izan gabe. Iparraldean euskal erakunderik ez izateak mugatzen du euskal izaera garatzea. Euskaltasuna folklore kategoriara mugatu da. Adibidez, ikurrinak nonahi daude, baina euskara desagertze bidean doa.

Tesi-liburuaren azpitituluak hauxe dio ere: Usages politiques et déconstructiones des préjugés socioculturels. (Usaia politikoak eta aurreiritzi soziokulturaleen deseraketak).


Hain zuzen ere, saiatu naiz frogatzen Euskal Herriaren gainean izan den etnologizazioa. Euskal kultura eta izaera xede etnologikoetarako baino ez da aztertu edota aintzat hartu. Kultura eremu etnologikora mugatze nahiak eragotzi du euskal kultura garatzea. Euskal izaerari, egitate etniko soil gisara aurkezturik, ez zaio leku duina ematen eremu publiko eta instituzionalean. Euskararen kasua, konparazione, izate mugatua bezala ikusia da boterean daudenen aldetik.

Nazio=kultura. Etnia=kultura. Frantzian nazioa eta etnia homologatuak izan direla diozu, kontzeptuen nahasketa nabarmendu duzu.


Frantziako Euskal Herriaren –Iparraldearen kasuan– euskal gizartearen gainean jalgitzen diren nahasketak izugarriak dira, frantses gizartean konfusio handia dago nazioaren eta estatuaren ideiaren artean. Frantses izanaren ideia oso da nahasia, ondorioz, nahasketa hori bere barnean bildu dituen beste izaeren edo kulturen aurka doa, hau da, beste herri horiek kategoria etnikora mugatuak dira. Euskal kasua kultur adierazpen gisa ezagutua da, baina ez dauka izaera politikoa gauzatzeko eskubiderik.


Zertan dira kontrobertsia hauek gaur egungo Iparraldean?


Iparraldeko ezagutza politikoaren alde ari direnak gogor errefusatuak izan dira, eta, adibidez, etniaren kontzeptua are markatuago geratu da Balkanetako gerren ondoren. Ezagutzaren aurka ari direnei Jugoslavia ohian gertatu zena baliagarria izan zaie hemengo egoera politikoa instrumentalizatzeko. Nahiz eta bi egoera historikoak eta sozialak ezin diren alderatu, arras ezberdinak baitira, instituzioetan gehiengoa dutenek Balkanetako gatazkak erabili dituzte euskal departamenduaren edo euskararen ofizializazioaren aldeko erreibindikazioen aurka jotzeko.


Pays Basque Departamendua ala Euskal Departamendua eskatzea bera ere kontrobertsia da.


Oso ageriko kontrobertsia da hori. Pays Basque terminoa ezagutua da, eta Pays Basque Departamendua esatea haizu duzu, baina Euskal Departamendua terminoak kontra daudenen espiritua aztoratzen du. Euskal terminoak badu berezko konnotazio bat. Euskara populazioaren parte batek baino ez du bizi, besteak, gehiengoak, euskara “ofentsa” edo “laido” bezala hartzen du. Anabasa izugarria da, jendearen irudimenean. Frantsesek, Frantzia Errepublikarra delakoan, nazioaren edozein zantzua aienatuta dagoela pentsatzen dute.

Le Cercle Lissagaray elkartekoek esaterako. Espilondo politikariak, Daguerre kazetariak, besteak beste.


Bai. Beren aburuz, beraiek ez dute baztertzen euskal identitatea, baina ez dute euskaldunen instituzionalizazioa nahi, ez dute bestelako departamendurik inondik ere onartzen. Le Cercle Lissagaray-koek benetako errepublikarrak direla diote, eta ez dute aukera txikiena ematen oraingo statu quoa aldatzeko. Errepublikartasunaren aldekoak baino, errepublikarkeriaren sustatzaileak dira, errepublikarra izateko modu hori nazionalista izateko modua da, nire uste apalean.


Bestalde, zuk “diferentziatzeko eskubidea” eta “berdintasunerako eskubidea” bereizten dituzu.


Berdintasun terminoak gai sozio-ekonomikoetan balio du nolabait, baina kulturalean ez. Diferentea izateko eskubidea agerian dago ikastolen existentziarekin, baina berdintasunerako eskubidea litzateke, ikas garaian dauden haurrak elebidun bilakatzeko bitartekoak ezarriko balira. Dena dela, jendearen gehiengoak ez du pentsatzen horretan.

Alabaina, euskararen irakaskuntzarekiko badaude atxikimenduak.


Bai. Gaia ez da erraz jujatzen ahal, hau da, gaia soziologikoki oso da minbera. Hasteko, gaia konplexua da, zaila eta korapilatsua euskal jatorrizko askoren kontzientzian. Gainera, sektore batzuk oso eroso bizi dira, ez dute konplikaziorik nahi euskararekin. Beste batzuek aldiz ontzat hartzen dute sistema elebiduna. Ez dira basque identitatearen jabe, baina euskararekiko atxikimendua bestelako zerbait da. Badago kanpotik etorri eta konplexu gutxiago daukana euskarari lotzeko, hemengoak baino. Hizkuntza galdu ez dutenek euskal kontzientzia daukate, kasu batzuetan bai kulturalki, bai politikoki, eta beste batzuetan, kulturalki bakarrik.

Nola ikusten duzu nazionalismo terminoa abertzaleen artean?


Iparraldeko abertzale askok ez du bat egiten nazio ideiarekin, abertzaletasuna nazio-estatuaren eraginaren aurka eraiki baita. Nazioa kontzeptua gainditu daiteke, molde diferentetan ulertu daiteke. Horren adibidea da espainol nazionalismoa eta frantses nazionalismoa ezberdinak izatea, edo modu ezberdinez eraiki izana. Euskal Herrian, oro har, garatzen ari den nazio-estatuaren ideiak Ernest Renan frantses pentsalariaren zenbait ideien antza dauka, estatu régalien deritzanarekin. Orain arte, Hegoaldean azken 30 urteetan garatu den fenomenoa da nolabait. Estatu-nazioa ezin osaturik, nazioaren beste ideiak eta moduak bilatzen ari da herri hau.
Euskal sustraiei atxikitako antropologo paristar euskalduna
“Nire aitatxi zena gogoan” idatzia da Controverses institutionnelles en Pays Basque de France liburua-tesiaren sarreran (2007ko Baionako Hiria-Eusko Ikaskuntza-Euskal Kultur Saria). Hendaiako Kaskonenia baserrikoa du amatxi egileak: 96 urte ditu; aitaren ama. Femme de ménage gisa joan zen Parisera. Inprentan ziharduen aitatxi ezagutu zuen.

Ama paristarra du, beste amatxi okzitaniarra izaki: “Nik harreman zuzenena amatxi euskaldunarekin ukan dut. Euskara jakin gabe ere, euskarak erakarri nau txikitatik. Amatxi eta haien ahizpak hizketan entzuten nituen. Baina hori sentimenduetara baino ez zen mugatzen. Berantago, Parisko Euskal Etxean hasi nintzen euskara ikasten, eta serioago duela zortzi urte. AEKren Foruko Barnetegira joan nintzen lehen aldikoz. Bi hilabete eman nituen, orduan hasi nintzen lehen hitzak erabiltzen. Azken urteetan Lazkaoko Maizpide euskaltegian ari naiz, zazpi hilabete eman ditut jada”.

Historia eta antropologia soziala ikasi ditu. Ikerketa lanetan hasi eta Euskal munduaren ikusmolde eta kulturarekiko harremanak Iparraldean (Barandiaran Fundazioaren bekaren bidez) lana burutu zuen, frantsesez. Lan horren azken solasa Euskonews-en euskaraz argiratuko da laster. Berriki kantuen azterketa egin du Eusko Ikaskuntzako Musiker aldizkariarentzat: “Euskal errealitatea Euskal Herriko kantuetan nola agertzen den aztertu dut. Antzinako eta gaurko gaiak alderatu ditut. Besteak beste, Korrika ekitaldiaren –edota euskararen aldeko herri ekimenen– karietara sortutako kantuetako mezuak eta aldarriak aztertu ditut”.

Hendaian eta Parisen bizi da egun, euskarazko edota euskal testuen ikerle: “Eusko Ikaskuntzan aritu naiz, beken bidez. Orain lanpostu finko bat xerkatzen dut. Lan horretan finko aritzea biziki laketgarria litzateke, Parisen eta Euskal Herrian aldizka biziz”.

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude