Hogei bat

  • Urte ikusi gabea, Hondarribiatik barrena nenbilela topo egin nuen. Ezaguna egin zitzaidan arren, kostata kokatu nuen nire buruan garai bateko kidea. Berari ere berdintsu gertatuko zitzaion, horrelakoetan minutua telebistetako iragarkiak baino luzeagoa gertatzen baita. Ahotsen koloreek bideratzen gintuzten eta arrapaladan etorri zitzaizkigun elkarrekin bizitakoak buruetara, ondoko taberna hipnosi.
Joxemari Ostolaza
Kafearen inguruan ekin genion elkarren berri emateari. Ama Guadalupekoaren Kontxarako sailkapenera egin genuen jauzi. Hirugarren gipuzkoarra, laugarrenari txartela udaletxean ematen baitiote sari. Pozik. Bezperan izan omen zuten Alarderako entsaioa. Atabalaz ari omen da. Ezin omen du Jaizkibel Konpainiarena jasan, herriaren aurkako probokaziotzat du, aspaldiko lagunekin haserretzeko motiboa. Gozo-gozoan saiatu nintzen nirea adierazten. Hi ere hola, Lamarcarekin ados? Ez nintzen luzatu bere Konpainian dabiltzan atabalari eta gainerakoen klasea aipatzen, nik ere haiek bezala txipiroiak gustukoak ditudala esaten, horrek ez duela Alardean parterik adierazten, hain fundamentu eskaseko ziriari ez niolako gai bigunik eman nahi. Argi da, garai bateko helburu urrunek baino egunerokoek elkarrengandik urrundu gaituztela denbora luzerako. Eta hori beste hogei bat urtez bizi bagara.

ASTEKARIA
2010ko irailaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Barbara Miller
#4
Olaia Salazar Urrutia
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude