Birabarki eta daratulu

  • Pressler daratulua ala Pressler birabarkia? Ez dakit arma hilkor honi zein izen eman... Pressler, 1867an asmatu zuenaren ohorez eta birabarkiarena baino daratuluaren antza handiagoa hartzen diodanez, Pressler daratulua. Botilari kortxoa kentzekoaren tankerakoa da. Zuhaitzari, arbolari enborrean erdi alderantz biraka-biraka sartzen zaio eta sartu den tarte horretako lagin bat ateratzen du. Arrazoi asko izan daiteke daratulua egurrari sartzeko. Puska erakusgarriak zuhaitzak izan dituen bizitzako gorabeherak argitzen lagun dezake, hazkuntzaren eta sortu duen egurraren ezaugarriak dira, batez ere, azaleratuko direnak: eboluzioa eta garapena, urtetik urterako aldea, anatomia, mikrodentsitatea... Dendrokronologiarako erabiltzen da, ordea, batik bat, daratulu hau, zuhaitzaren adina jakiteko, alegia. Eta adin hori jakiteko azaletik bihotzerainoko zulo bat egiten zaio. Hau da, zuhaitzak ondoen babestuta duen enborraren ardatza kanpora irekitzen da. Hauxe gaitz eta izurriteen pagotxa! Landarea bihotzetik erasotzeko bidea libre, eri-kutsu guztiak zartatuta! Gutakoren bati zer pentsatzen duen galdetu eta erantzuten ez duelako, erantzun horren bila jo eta burua zulatu eta garun puska bat kentzearen antzekoa da. Eta adina jakiteko burukeria mainatsua izan duen txoribururen baten apetagatik.
Zenbat holako? Zenbat apeta, gura, nahikeria, gutizia eta laineza? Eta, zenbat txoriburu? Daratuluarena bezalako makina bat astakeria ikusi behar izaten da, hamaika kirtenkeria. Gainetik, hobe beharrez egiten duenaren ustea izan ohi du kaiku astazakilak. Okerrenak inausketa lanak dira. Haragi bizian, egurra bistan utziz azala edonola kentzen da, gutizia txoro baterako: zuhaitza itsusia dela, gora hazten ari dela, okerra dagoela... Eta zauri tzarrak egindakoan, erruki-miserikordia-gupida kristaua erakutsiz, pinturarekin estali. Egin dakiokeen okerrena! Zauria orbantzea erraztu beharrean galaraziko diona. Eta jendeari ezin kaskoan sartu, landarea bakean uztea dela onena. Hau da hau miseriak indarra hartzea!

Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


2024-05-14 | Hala Bedi
Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Eguneraketa berriak daude