Google bilatzaileak Italiako gobernuarekin akordioa sinatu du, herrialde horretako 1860. urtea baino lehenagoko milioi bat liburu inguru, hala nola Danteren, Petrarcaren edo Galileoren lanak, digitalizatzeko.
Orain arte Googlek 40 liburutegi ingururekin zituen adostuak horrelako akordioak, baina sekula ez herrialde bateko gobernuarekin. Gastuak bilatzaile ezagunak hartuko ditu bere gain eta, lana burututa, bertsio digitalizatuak obrak utzi dizkion erakundearen eskuetan ere utziko ditu.
Askorentzat liburutegi unibertsal birtuala osatzeko bidean pauso garrantzitsua da hau, baina Alpeez bestaldean, Frantziako gobernuak ezezkoa eman dio Googleren antzeko proposamen bati. Kultura ministroak “konkistatzailetzat” jo du Interneteko erraldoiaren ekimena.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!