Izenak


2010ko irailaren 8an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Amarika Proiektuak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatuta, Inmersiones ekimenaren hirugarren edizioa egingo dute aurten. 5.000 euroko aurrekontua izango du, Euskal Herriko arte garaikidearen joera berriak erakusteko helburuarekin. Urriaren 1etik 15era, nahi duen orok arte sorkuntzak aurkeztu ahalko ditu, ondoren abenduan antolatuko diren jardunaldietan parte hartzeko. Jardunaldi horietan bestelako ekintzak ere egingo dituzte.

 

Los Lunnis, Gomaespuma eta Mortadelo eta Filemon dira Tolosako (Gipuzkoa) Topic txotxongilo zentroan ikusgai dagoen Panpina bizidunak erakusketako protagonistetako batzuk. Orotara Muñecos animados enpresaren 65 pieza bildu dituzte. Erakusketa irailaren 23a arte izango da zabalik.

 
 

Ladysmith Black Mambazo, Mahala Raï Banda, Xabi Aburruzaga eta Oysterband bezalako artistek parte hartuko dute Getxoko (Bizkaia) Nazioarteko Folk jaialdiaren 26. edizoan. Hilaren 9tik 12ra bitartean egingo da, Jaio zenetik, berdinak gara, ezberdinak gara lelopean. Jaialdiaren helburua da musikaren bitartez giza eskubideen gorespena eginez herrien kulturartekotasuna lortzea.


ASTEKARIA
2010eko irailaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...