Amets hau ez da erabat sinesgarria

Inception (Iparraldean: Origine; Hegoaldean: Origen).
Zuzendaria: Cristopher Nolan. Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Marion Cotillard, Cillian Murphy, Ellen Page, Ken Watanabe.
Erresuma Batua-AEB, 2010. 142 minutu.

Hamarkada honetako Matrix: berba horiekin deskribatu dute, estreinatu eta berehala, Cristopher Nolanen Inception filma. Eta zenbait aspektuk zilegi egiten dute konparazioa, esaterako, Wachowski anaien mundu birtual informatikoak eta Nolanen pelikuletako ametsek, biek paratzen digute galdera bera sudur aurrean: benetakoa al da bizi dugun mundu hau? Errepresentazio hutsa ez ote?

Dom Cobb (DiCaprio) ideia-lapurra da. Korporazio handien enkarguz lan egiten du, kontrako enpresaburuen ametsetatik sekretuak ebasten. Baina huts egingo du filmaren hasieran, ezingo du Saitoren (Watanabe) kaskotik behar zuen informazioa atera eta orain enkargua egin dion enpresak sator artera bidali nahi du. Irteera bakarra Saitok berak eskainiko dio. Lantxo bat dauka Cobbentzat: Maurice Fischer handi-mandia hilzorian dago eta haren semeak aitaren inperio ekonomikoa bertan behera uztea lortu behar da. Fischer gaztearen (Murphy) ametsetan sartu, eta ideiak ostu ordez, berriak sartu. Cobbek ordea, problemak ditu bere subkontzientearekin; hildako emaztea agertzen zaio eta ez dio lasai lan egiten uzten.

Lehengai horiekin Nolani emaitza luzea atera zaio minututan. Beharbada filmeko tiroketa eta ekintza-eszena batzuk kimatuta eramangarriagoa izango zen, baina, dena dela, Inception ez da astuna egiten ikusteko. Ez da hori filmaren alde ahulena.

Daukan akatsa da, xedea zortzimilakoan jarri ondoren, Hiru Erregeen Mahaiaren tontorrean geratzen dela; ez da gutxi, baina ez da gauza bera. Seguruenik, Matrixen aldean, beste mundu horren –kasu honetan ametsen– egiantzekotasuna zaintzeko lan gutxiago egin delako. Ez da zientzia-fikzioa bete-betean besarkatzen duen lana, baina hala ere gauza batzuk esplikatu ezean zintzilik geratzen direla esango nuke. Adibidez, ez zaigu azaltzen nola funtzionatzen duen besteren lozorroan sartze horrek, nola kontrolatzen duten lapurrek beraien burua lasai lan egin ahal izateko; eta ametsetan daudenean ere, kaleak, pertsonak, solasak... dena “errealegia” egiten da, urrun dago mundu onirikotik. A, eta bukaera efektistak ez dio mesederik egiten pelikulari nire irudiko.

Halere, ikusteko modukoa da, sikiera oporrak bukatu diren kontu hori ametsa besterik ez dela pentsatzeko.

Azkenak
2024-06-18 | Gedar
Errekaldeko eraikin batzuetan bizi diren pertsonak jazartzen ari dira desokupak eta Polizia

Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.


2024-06-18 | Ahotsa.info
Barañaingo familia baten etxegabetzea gelditzea lortu dute

SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


Eguneraketa berriak daude