Super-eroankortasuna gero eta tenperatura handiagoetan

www.scitech.uk
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Super-eroankortasuna joan den mendetik ikerlariek duten ametsa da. Super-eroaleak elektrizitatea oztoporik gabe garraiatzen duten materialak dira, baina egun, hori -270ºC-tan baino ez da lortzen. Munduan super-eroankortasunaz baliatzen diren sistemak eskasak dira, batez ere garestiak eta oso handiak direlako.

Erresuma Batuko Rutherford Appleton Laborategiko eta Frantziako ESRF Laborategiko instalazioak baliatuz, ikerlari talde batek metalez eta buckybolaz –C-60 karbono atomoz sortutako bolak– osatutako material batean oso eroankortasun-maila ona lortu dute, tenperatura egoki samarrean.

Emandako datuak oso urriak dira. Ez dakigu zein material erabili duten, ezta zein tenperaturatan lortu duten eroankortasuna ere; antza, ikerketa aurreratu arte ez dute datu gehiagorik emango.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.