I Ze metafora beldurgarria den Turkiako bandera! Gorria da goitik behera, Amed hirian mehatxu gisa zabaltzen dena airera. Ilargi-erdi bat ere badauka izar txikiaz gainera; baina zerua ote da? Hegazkinetik jaitsi ta sartu ostean bere barnera, hartu diogu odolez busti den zeru baten tankera. |
II Poliziekin nahasten dira kaleetan eskaleak. Horixe dira kaleak: haurrak, begiak, uniformeak ta puntan dauden ileak. Isildutako hitz sentituak eta kezko nargileak; garaileak, galtzaileak; espaloietan esertzen diren zapata garbitzaileak… Aspaldi ez dira bertatik pasa herriko zapaltzaileak! |
III Ipar Kurdistan oso aspaldi hustu zutelako bakez: minaz eta minez betez; herri honetan geroztik ezer ez dabil zuzen ta artez. Duela gutxi hiru haur tiroz hil zituzten su eta kez; lurrean etzanda ahuspez gelditu ziren gorpu txikiak azken begirada batez… eta geroztik gazi-gaziak dira Tigris ta Eufrates. |
IV Malkoz bustita ito delako Mesopotamia zaharra txalapartaz deiadarra luzatu dugu egurrak baitu egur soinuen beharra; lepoan lotu dieten sokan ipini dugu gitarra… Militarren atzaparra altxatu arren handiagoa da belarrien indarra ta askatasuna izan da entzun dugun akorde bakarra! |
V Kalashnikovak eskuan nahiz ta mendiak sua isuri, lotuta izan esku bi… Guk maitasuna ta irria jaso ditugu ezker-eskubi. Altxatu zuen bi atzamarrak garaipenaren irudi! Hartu ukabilak guri! Nahiz ta kateak ta mina izan herrion arteko zubi, elkar hartuta ibaiak muga hausten duela dirudi. |
VI 11.000 preso dauzkazu, 200.000 espia, lurra odolez bustia… Askatasunak beti izan du hain prezio garestia! Herria kendu, begiak kendu, kendu dizute guztia! Baina hilko da piztia! Gaua amaitzen ari da eta amaitu zaio astia: Ilargi-erdia desagertzean irtengo da eguzkia! |
Doinua: “Izugarri bat, izugarri bi zenbat izugarri dira”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.
-Kax, kax, kax.
-Aurrera!
Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.
Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.