Flashback Uhin Berrira

  • Gabriel Korta ::Laugarrenak lau

    Autoedizioa, Itxaropena

    prezioa ::8.40€

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ekainean Mikelazulon aurkeztutako liburuan bildu ditu Gabriel Kortak, 1951n Donostian jaiotako oreretarrak orain arteko lanak –zuzenduta eta egokituta– eta poema berri zenbait. Laugarrenak lau honen barruan kabitzen dira, honenbestez, Isiletik, Okaranak eta Harri hautsiak zaharrak, eta Testigantza zati berria. Koldo Cadiernoren marrazkiekin dator liburua.

Berezko autonomia duten lau poemategi dira, terapia egiteko lau ahalegin, lau ukendu bizitzaren kolpeen kontra, lau kantu naturari eta esperantzari. Puntu kardinalak batzen dira lan honetan: poesia lirikoa, deskriptiboa, filosofikoa eta soziala. Egituraz sotila eta hizkuntza aldetik musikatua, Gabriel Kortaren poesia anti-formalista da, nahiz eta Artzeren ondoren kontzeptu horrek asko ez duen balio: azkenean, Artzeren forma hartzen zaio guztiari.

Uhin berri mitikoaren uberan idatzia iruditu zaigu Laugarrenak lau, erretorika arean ahaztu horren arrastoan ondutakoa, behinola abangoardista eta beti konformismoaren kontrakoa eta barnera begirakoa. Naturak berak ere bat egiten du gogo-aldarte espiritual honekin, liburua zipriztintzen duten hainbat aipamenetan: “Izarrak kontatzen dituzu/ haiei so,/ morrontzan,/ bare kantatzen duzu/ bakardadezko hari hotzean,/ galaxia isilen misterioa/ zutaz jabetzen denean (…)”.

Unibertsoaren aurrean erantzunaren aiduru dagoenak “jainkoa” edo haren lekuan jar daitekeen beste edozein kontzeptu gura du ulertu. Gabriel Korta behin baino gehiagotan aurkitu dugu izarrei beha, baina bista munduko gauza txikietan ere pausatzen du maiz: “Maite dut Hondarrabiko/ uraren zurrumurrua,/ txalupatxoen kulunka,/ uraren zurrumurrua…/ Maite dut,/ maite dut”. Halako poemen soiltasunak eta ariman kilimak egiteko daukaten gaitasunak harriturik utzi naute, kenduz-kenduz handitzen den zuloa bezalakoak iruditzen zaizkit, eta poeta gutxi da gai hain zimitz finekin egiteko sentimendu sakonei habia: barruan sustraitutako hitzak darabiltzalako ateratzen zaizkio idazleari, apika, hain kontzeptu gutxi, eta hain indartsuak.

Sentimendu sakonak eta poesiak soilik erantzun ditzakeen galderak lau koadernotan. Gabriel Kortaren dialektika bere buruarekin da, bakarrizketa gogorrean ari da, zuria eta beltza, argia eta itzala, justizia eta ilunbea aztertzen ditu bere burua aztertzen duenak bezala, sufritzen du eta maite du bihotza zabalik. Poesiaren formak behar bada iraungiko dira, baina espiritu hori ez da inoiz modaz pasako.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude