Zezen hilketa erraldoien garaia

Heldu da, bai. Gure herrietako jaietan, Espainiako herrietan bezala, zezenak ehunka hiltzeko garaia da. Horra hor, oraindik ere XXI. mende hasiera honetan Fiesta Nacional delakoaren odol zerga zezenek ordaindu beharra. Eta gu orpoz orpo jarraitzen gatzaizkie espainiarrei. Baina badantzut: espainiar Fiesta Nacionala gurea ere badela aspaldidanik, zeharo errotua dagoela, eta gure herrietan erauzi nahia, alfer lana dela. Eta benetako Fronte Tauromakiko bat osatu duten  PNV, PSOE eta PP alderdiek, zezenketei nola edo hala eusten diete.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan, ekain honetantxe, PNV, PSOE eta PPren botoari esker, zezenketen abolizioaren aldeko mozioa gaitzetsi zuten. Bapo! Areago. Zezenketak debekatzeko saio guztien kontra altxatzen dira hirurak ideia bera hozitzen hasi baino lehenago. “Tortura ez da kultura” aldarrikatzen dugu guk, astakeria hori, krudelkeria hori, tortura hori, geure zezen-plazetatik uxatu nahi dugulako. Baina gure arteko eta Espainiako taurofiloak baturik, kezkaturik, oihuka hasten dira: “¿Cómo, unas fiestas sin corridas? Pues sólo nos faltaba eso!”. Eta Donostiako Ilunbez oroituz, zezen-plaza izaerari utzi, eta kirol eremu publikoa bihurtzeko asmo egokiari “errealismo falta” egotzi diote. Eta kito.

Kataluinaren ekinbidera hurbiltzeko eskatzen dugu guk, eta “rito sacrificial” higuingarritik aldentzeko; baina Fronte Tauromakiko espainiar hirukoitzak baradera eta traba guztiak ipintzen ditu zezen hilketari harro-harro eusteko. Katalunia osoan jadanik Bartzelonako La Monumental plaza gelditzen da bakarrik korridak eskaintzen (18 zezenketa 2008 urtean). Eta Katalunian protesten uhina azkartuz doa: 180.000 sinadura bildurik aste gutxitan zezenketak erabat ezeztatzeko.

Alta, hemen ez. Hemen, 2008 horretantxe, 44 zezenketa burutu ziren, eta 357 zezen izan ziren heriotzaraino torturatuak. Izerdia, keru kiratsa, pasodobleak eta olé ozenek lagunduta. Noski! Gurean, artean, Francisco Lópezek berriki, abolizioa eskatzen zutenei erantzunez, hau esan zuen: “El interés de nuestro gobierno es garantizar que ese espectáculo pueda ofrecerse en Euzkadi, como ha sido hasta ahora, en el respeto y con absoluta normalidad” (2010eko maiatzaren 7an).

1931n (O tempora o mores!) PNVren Sabin Etxeak bere barne araudian hau agindu zuen: zezenketetan parte hartuko zuten bazkideak oro, elkartetik botako zituztela. Iñaki Azkuna hiper-zezenketazaleak, zer dio honetaz? Eta Miguel Sanzek zer? Gora zezenketak! Eta badaezpada zezenen hilketak Nafarroako “patrimonio cultural” izendatu ditu. Sanz eta López, eskuz esku, “du pareil au même” baitira .

Egun hauetan, Saramagoren heriotzak eta Pessoaren oroitzapenak Portugalen kultur maila gogorazi dute. Hots, besteak beste, Lisboako Telebistak debekatuta dauka, egun-argiz bederen, zezenketen irudiak eskaintzea.

Ez zaigu aise ahaztuko iaz, Donostiako Bulebarrean, abuztuaren 8an (Aste Nagusia hastera zihoalarik), 20 bat gaztek eskaini zuten ekitaldi ederra. Beren burua biluztuz eta larrua pintura gorriz margotuz, “Zezenketarik ez!” eta “Bullfight abolition!” pankartez salatu zuten zetorren zezen hilketa.

Oso interesgarria ere José Luis Orella Unzué historialari nafarrak (Gara, 2010eko martxoaren 18an; 11. orr.) jakinarazi ziguna: Eliza Katolikoak berak eskomikatu zituela (XVI. mendean) Fiesta Nacional delakoa defenditzen dutenak, eta zezenketetan parte-hartzen dutenak oro. Egun, jakina, axola gutxi zaizkio euskal jendeari eskomikatu horiek. Baina Elizak berak jarrera hori du zezenketen kontra. Askok ez-ikusia egiten badute ere.

Amaitzeko Jesus Mosterin bilbotar filosofo eta animalien eskubideen defendatzaile sutsuaren artikulu bikaina (ikus Gara, 2010eko maiatzaren 30ekoa; 26.orr.) “Si uno no es ciego tiene que estar en contra de la tortura siempre”. Eta zezenek korridetan jasaten dutena tortura publikotzat dauka. Jaume Balmes filosofo katalanak egokiro esan zuen: “El arte es arte, y las corridas de toros no son arte: son barbarie”.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude