Emeki

Ez daude hain urrun Iparralde honetan Force basque amu bezala udatan egiten ziren erakustaldiak turistak arrain. Bospasei ikastola, Seaska hastapenetan, Herri Urrats baten batzuen linboan eta herrietako dantza taldeak eta pelotariak zeruan. Turismoaren menpekotasunaren aurkako kanpaina militanteak indarrean, euskara eta lana herrian errebindikatzen zituzten komerzianteen haserrerako. Guztia, frantses bakarrean. Gogoan dut hegoaldekoak espainoltzat frantsesez aurkezten ziren garaiak, esan bezala atzokoak. Aste honetan inguratu gara Urruñan antolatutako horietako batera. Bertako bi talde ohiko kirol jokoetan elkarren arerio. Aurkezpenak euskaraz, frantsesezko adierazpenez paratuak. Hegoaldeko atleta bakarra, urruñar hizkuntza duen gipuzkoartzat aurkeztua, euskaldunak bat garela esanaz argitua. Megafoniatik garai hartan kantu errebindikatzaileak kontsideratuak. Eta partaideen arteko hizkuntza, salbuespenak apaingarri, eskuara. Estatistikek besterik erakusten badigute ere gure ardurarako, hemen euskarak bide egin du, jada abandonatu du agurren leku baztertzailea eremu honetan. Eta turistak pozik beste kultura baten berri izanez. Ez ziren ez turistak gure arazo, haiek guk ezkutatzen geniena ezagutzeko prest zeuden, Urruñako euskal indarra lekuko.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude