Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta denbora gehiago jaten?

prehistoricpark.blogspot.com
Animaliak zenbat eta handiagoak izan orduan eta janari gehiago behar dutela gauza jakina da. Baina egungo elefanteak erreferentzia bezala hartzen baditugu, 80 tona pisatzen zuten dinosauroek zenbat denbora behar zuten egunero jateko? Aspaldi ari dira ikerlariak galdera horren erantzuna topatu nahian.

Egungo animaliek janaria xehatu egiten dute. Dinosauro erraldoiek ere janaria xehatu izan balute, gutxienez eguneko 30 ordu behar izango zuten jateko. Hori posible ez denez, garbi dago dinosauroek irentsi egiten zutela janaria eta digestio berezia izango zutela. Burua ere, proportzioan, egungo animaliena baino txikiagoa zuten, ez baitzuten haginik behar, baina birika izugarriak zituzten euren gorputz erraldoiak arintasunez mugitu ahal izateko.

ASTEKARIA
2010ko uztailaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Eguneraketa berriak daude