Mendebala jaialdia Sopuertan, blues emanaldiak Tolosan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Uztailaren 2an eta 3an egingo da Mendebala jaialdia Sopuertan (Bizkaia). Zazpi kontzertu izango dira, guztiak doakoak. Adarrots, Luar Na Lubre, Bizardunak, Xabi Aburruzaga, Tejedor neba-arrebek, Sokaidek eta Fala Non Caduca taldeek joko dute. Kanpatzeko tokia ere egongo da. Egun berdinetan Tolosandblues blues jaialdia izango da Tolosan (Gipuzkoa). Lou Marini New Yorkeko saxofoi-jotzailea, Red House taldea, The Romantics, Mc Jeara's Band, Sherman Robertson eta Blues Connection arituko dira.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...