Katuen...

Amiozentesiaz ari naiz, alegia. Katuek zazpina bizitza dituztela egia bada, katua izan nahi nukeela uste dut. Bizitzan etengabeko aukerak egiten ditugu eta, ezinbestean eta aldi berean, bestelako batzuk baztertzen. Nola litzateke Oñatin bizitzen jarri eta bertakotzea? Edota Donibane Garazin? Edo itsasertzean edota Done Jakue bidean ostatu bat jarrita lekutzea? Katuek beste bizitza izanda, nire Legazpi-Bilbokoaz gain, beste zenbait ere frogatzeko aukera izango nuke. 40 urteen bueltako krisia ote? Beste garai batean bizitzea ere ez legoke txarto. Gaur egun, kalean ezagunen bati haurdun zaudela esan eta, haurraren sexua edo izena baino lehen, amiozentesia egin(go) duzun galdetzen dizu. Ni behintzat seko harritzen nau. Norbaitek ezkontzera doala esan eta zein ekonomia erregimenetan galdetuko bazenio bezala da, ez? Katu izatearen abantaila bat ere bada; inor ez da arduratzen zure likido amiotikoaz. Jaten ematen dizunak erabakitzen du, zuzenean, zure zenbat kume biziko diren. Bai, duda barik: krisiak jo nau. Mikel, oporrak behar ditut.

Eguneraketa berriak daude