Bahea

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tiraka blogean martinrezola erabiltzaileak esanak: “Horrela ikusten dugu egungo hizkuntza-politikaren norabidea, kanpo-proiekzioan buru-belarri (nazioarteko liburu-azokak, nazioarteko hizkuntza gutxituen sareak, Etxepare Institutua…), baina etxeko sukaldea abandonatuta. Ezin daiteke uler, bestela, nola egin dakiekeen entzungor aginte-postuetatik UEMA bezalako ekimenei. UEMA ez da esistitzen, antza”.

Erabili.com webgunean Erramun Osak esanak: "Denborarekin telebista kultura bilakatu ahal izatea espero dut, antzerki greziar berriaren modukoa izatea, herriak ikasi ahal izateko lekua. Jendea alda dadin gauza indartsuak egiteko aukera izan lezake, baina ikusleek kaka eskatzen dute eta hori ematen zaie".

 
 

Chieko Hata Euskal Herrian bizi den japoniarrak euskara zergatik ikasi duen galdetuta HABEn esanak: "Senarraren familian guztiek hitz egiten dute euskaraz; eta, gainera, bertsolariak daude: Patxi eta Danel Goikolea. Thailandian ere thailandiera ikasi nuen, hizkuntzan dagoelako herriaren kultura. Jendea ezagutu eta ulertzeko, ezinbestekoa da hizkuntza".

 


 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.