"Renora heldu eta bestan, bizkaitarrak batean, nafarrak bestean, denak berex"

  • Buffalo-Wyomingen sortua, Reno-Nevadan bizi da Euskal Ikasketen Zentroan lanean, herriko euskal klubeko presidente eta bertako dantza taldearen zuzendari. Etxean, senarra eta bi alaba. Euskal amerikar saiatua, inondik ere.
Kate Camino
Zaldi Ero
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Izutu naiz. Hartu dut Renoko Zazpiak Bat klubaren buletina eta dozena erdi hildakoren izenak bertan!


Egia da, azken boladan bereziki. Renon horrela pasatu da, iragan sei hilabete honetan hilak dira zenbat! Guztiak adin berekoak ere! Eta badira hilak, seguru, euskal klubekoak ez direnen artean ere. Euskaldun zaharrak, lehenbiziko belaunaldia, desagertzen ari da, maleruski. Nire sorterrian berean, Buffalon (Wyoming), bospasei geratzen dira. lehenbiziko belaunaldikoak ari naiz. Beste guztiak joanak dira. Sasoi batean baziren bai, euskaldunak Buffalon. Ez ziren milaka, ez, baina berrehun inguru, nik uste. Ez dakit segur, baina orain baino anitz gehiago baziren, bai.

Hildakoen artean, AEBetako euskaldunen apaiza. Joana da euskal apaiza hemendik, betiko.


Iaz hil zen Martxel Tillous, gure apaiza. Dena den, aspaldian genekien euskal apaiza Ameriketan amaituko zela. Bagenekien aita Martxel Euskal Herrira itzuliko zela, edo, berak nahiago zuenez, Afrikara joanen zela, lehenago ere han izana baitzen. Jakina, ez genekien Martxel eri zela, hain fite hilko zela ez genekien, baina euskal apaiza hemendik ezkutatuko zela orain hamar urte ere bagenekien. 1999an Renon Aste Nagusia ospatu genuelarik, omenaldi berezia egin genien hemen izandako euskal apaizei, ordukotz ikusten genuelako haien presentzia AEBetan bukatuko zela. Beraz, ez da ustekabekoa izan.

Buffalon, erran duzu, bospaseik irauten dute zutik.


Nik ezagutzen ditudanak. Astero biltzen dira, elkarrekin bazkaldu eta musean egiten dute. Gero eta gutxiago dira. Pena handia dut, pena handia! Gazteek, berriz, egiten dute ahal dutena. Leku guztietan bezala. Buffalon ez dute ekitaldi anitz antolatzen, erran nahi dut urtean zehar ez dela festa anitzik, baina NABOren bilkura antolatzen dutenean, AEBetako euskal klub guztien bilkura Buffalon berean egiten dutenean, guztiak biltzen dituzte. Orain dela bi urte NABOren bilkura egin zutenean ikusi zen: izugarri lan ona egin zuten, izugarri besta polita. Buffalon, gainera, atzetik dute herria, laguntzeko, turismotik bizi baita han jendea, eta alde horretatik sostengua ere badute. Horretan aski kasu berezia da Buffalo: euskaldun guti, baina antolatzen ahal dute zinez besta polita.
“Besta polita” diozu. Nola egiten ahal da euskal besta polita hemen, AEBetan?
Jendea biltzea da inportanteena. Ene iduriko, hori da. Elkar ikusi eta kontu kontari jardun, aspaldiko kontu zaharrak berritu, ez da besterik. Buffalo adibide polita da horretan. Artzain joan ziren euskaldunak hara, baina berehala egin zuten ospa, Kaliforniara eta Nevadara. Negua gogorra da Wyomingen, oso hotza, haizea, elurra… Mendien oinean da Buffalo, eta laster eskapatu ziren handik artzainak. Besta, berriz, aitzakia ederra dute hara itzultzeko, elkar ikusteko, bestenaz ez dute batak bestearen berririk deus ere…

Artzain joan ziren haien oinorde zara zu zeu.


Buffalon berean sortua. Aita, arnegitarra, Camino deitura; ama, Buffalokoa, Urrizaga, nahiz familia Arnegikoa zuen hark ere. Herria ez da sobera handia, Arnegi, baina handik, eta ingurutik, hainbat jende heldu ziren Ameriketara. Buffalora lehenbizi etortzen Jean Ezponda izan zen, Bankarra. Kalifornian ibili zen urte batzuetan lehenik, eta Euskal Herrira itzuli zen gero. Ondoren, John anaiarekin etorri zen berriz Ameriketara, Buffalora orduan. Ezagutu zuten Patrick Healy, ardi konpainia handia zuena. artzainak behar zituen, eta haiek ekarrarazteko jendea, eta ezpondatarrak ibili ziren lan horretan. Pixkanaka-pixkanaka hasi ziren euskaldunak hara ekarrarazten. 1900 inguruko kontuak dira, nik uste. Gero, bere bidea egin zuen euskaldunen immigrazioak. Halako urte jakin batean, hogeita hemezortzi familiatako euskaldunak ari ziren lanean Buffalon eta inguruan, denak Euskal Herriko txoko hartatik jinak, Arnegi, Garazi, Banka, Aldude, Baigorri…

Euskara ematen duzu, aise, ttipitan etxean ikasia?


Ez batere! Ingelesa zen gure etxeko hizkuntza. Tira, bazen denetarik. Amak aitari euskara egiten zion, baina aitak amari ingelesa. Ni, zazpi senidetan gazteena naiz. Gure ahizpa zaharrenek bazekiten euskaraz. Amatxi ere etxean genuen, baina ingelesez mintzatzen zen gurekin. Eta gero, urteak joan eta, erraten zigun: “Zendako ez dakizu euskararik? Zendako ez duzu ikasi?”. Berak erakutsi ez, euskararik egin ez guri, eta gero zendako ez genuen egiten! Hori pasatu da hemen. Nire amak ez zekien ingelesa eskolara joan baino lehen. Ahizpa zaharrena sortu zenean, 1949an, inguruan baziren euskaraz egiten zuten umeak, euskaldunen seme-alabak Buffalon. Baina joan zirelarik eskolara, ez zuten praktikatzeko aukerarik, eta pixka bat ahalke ere bazirela uste dut, eta ingelesera pasatu ziren. Nik ez nuen etxean euskararik ikasi. Ttipi nintzenean, gure etxean biltzen ziren hogei bat lagun, musean egiteko. Haien artean beti ari ziren euskaraz. Irrati programa ere bagenuen Buffalon, igande guztiez ematen zutena, euskaraz, baina guri ez ziguten erakutsi. Gero ikasi nuen.


Noiz, nola?


1983an Euskal Herrira joan nintzen USAC programarekin, Unibertsitateko Ikasketak Atzerrian egiteko Partzuergoarekin. USACen lehenbiziko taldea ginen han. Ahizpa bat eta biok joan ginen. Hondarribian hasi ginen, euskarazko ikastaro trinkoa eginez. Goizean, lau ordu, AEK-ko jendearekin uste dut. Arratsaldean, beste lau ordu, Alan Kingekin. Goizeko irakasleek ez zekiten ingelesik. Arratsaldean, Alanek, gramatika azaltzen zigun. Hortik landa, familia batekin bizi ginen eta astebururo, Arnegiko familiaren etxera edo bazterren bat ikustera joaten ginen.

Arnegiko doinua atxiki duzu.


Dena nahasten dudala uste dut nik! Kar, kar, kar… Arnegin ginenean, hiztegia egiten hasi nintzen. Donostian era batera esaten ziren gauzak, baina Arnegira joan eta: “Ez, ez dugu hala erraten”, eta hartu boligrafoa eta Arnegin esaten zen maneran izkiriatzen genituen hitzak.

Buffaloko euskal giroak lagundu zaitu beti, hala ere.


Bai, nahiz eta 1982 artio euskal klubik ez izan. Hala ere, beti ospatzen genuen Andredena Maria eguna eta beste zenbait besta. Beti bazen zerbait, kluba ez izanda ere.

Euskal identitateari atxikitzeko nahitaezkoa da kluba?


Buffaloko kluba gure ahizpa Maryk sortu zuen. Bertako euskal giroan bizi izan zen ttipitan. Gero, Kaliforniara joan zen eta han Bakersfield, Chino, San Frantziskoko besta, piknik eta ekitaldiak ikusi zituen, eta Buffalora itzuli zenean, hango giroa txikitu egin zela ikusi zuen: mendiko bestarik ez zen gehiago, musikaririk ere ez… Ez zen meza, potluck [herritarren otordua. Guztiek daramate jakiren bat, besterekin partekatzeko] eta musa besterik. Gazteendako ez zen deusik eta besta txikitzen ari zen. Jendeak ez zuen interesik. Orduan, kluba egiteak beste aukera batzuk eman zituen: music camp [udalekuak], mus txapelketak, askotariko bilkurak…

1983an Euskal Herrian egin zenuen urtea. Eta gero?


Ikasketa gehiago. Donostian egin nuen urtean ikusi nuen nire kusi gehienek ez zekitela euskaraz, eta frantsesa ikastea erabaki nuen. Frantses ikasketak egin nituen Pauen bi aldi ezberdinetan, eta euskara ere ikasi nuen Txomin Peillenekin-eta, hizkuntza atxikitzeko. Gero, ingeles irakasle ere izan nintzen Loiuko Lauro ikastolan. Urte batzuk pasatu nituen handik hona, 1991 arte. Urte hartan Mary hil zitzaigun, ahizpa, eta Buffalora itzuli nintzen. Etxean izan nintzen amari laguntzen, baina herrian ez nuen irtenbiderik ikusten. Ordurako, ahizpa bat nuen Renon, eta hona zuzendu nituen pausoak 1997an. Lortu nuen graduatzea, eta Euskal Ikasketen Zentroan naiz lanean harrezkero.

1999an NABO bilkura handia egin zen Renon. Bertako Zazpiak Bat klubeko presidente zinen ordurako, Buffalotik hona etorri berritan.


Bai. Justu 1998an, hemengo klubarekin izan nuen lehenbiziko esperientzia ez zen aise izan. Deliberatzen ari ziren kluba zarratu ala jarraitu. Ez zuten zuzendaritza bete ahal izateko aski lagun. Nehork ez zuen kargurik hartu nahi: ez presidente, ez idazkari, ez diruzain, ez batzordekide… Ene buruari galdetu nion, eta aldi berean, bildutakoei: “Posible ote da hori Renon gertatzea? Euskal Ikasketen Zentroa duzue, euskaldun pila zarete bertan… eta klubari ezin eutsi?”. Horretan, Rob Yturbidek hitza hartu eta esan zuen: “Tira, prest nago presidente karguan jarraitzeko, beste inor baldin badut ondoan, niri lanean laguntzeko”. Ni Buffaloko klubean idazkari izana nintzen, eta esan nion laguntzeko prest nintzela. Hemengo euskaldunen giroa ez nuela batere ezagutzen ere esan nion. Baina idazkari ardura hartu nuen. Eta handik urtebetera, 1999an, Renoko klubeko presidente nintzen! Kar, kar, kar…


Bi urteko “agintaldia” bete zenuen orduan.


Harritua nintzen Renora etorri eta hemen kluba zarratzeko asmotan zirela ikustean. Buffalon, NABOren ordezkari nintzen eta banekien erakundea Renon egitekoa zela udako konbentzioa. Eta Renon, hura ukatzeko prest ziren! “Nola da posible, ordea? Buffalotik nator, herri ttipi-ttipi bat, hiru aldiz antolatu dugu han NABOren konbentzioa. Baditut ideiak. Gustatzen bazaizkizue, aitzina eginen dugu”. Eta lanean hasi nintzen, talde batekin batera. Oso gogorra izan zen, lan handia, eta kritikak gero.

Lana beltz egin ondotik.


Dimisioa eskatu zidaten! Iduriz, diktadore bezala jardun nuelako, beste inori deusik deliberatzeko aukerarik eman ez niolako. Eta hola.

Prest ziren kluba bertan behera uzteko. Lan egin zenuten, eta kritika latza ondoren.


Horrela izan zen. Dena dela, Renoko kluba berezia da… Orain berriz naiz presidente, baina garbi esan nien: “Ez da lehengo aldian bezala pasatuko. Bestenaz banoa. Badut beste eginkizunik, ez nago denbora galtzeko prest!”. Badugu aurrera egiteko animoa eta indarra, baina gogorra da. Adibidez, 1999an hartu nuen klubeko dantza taldearen ardura. Haren zuzendari naiz handik hona. Esan nahi dut, badut dantza taldea, batetik, eta kluba, bestetik. Baina biak ez dira beti elkartzen: besta edo ekitaldiren bat delarik, klubeko jendea alde batean da, eta dantzariak bestean; ez dira nahasten! Dantzarietan badira bertako gazteak, eta beste herri batzuetatik gurasoekin hona etorriak. Eta kanpotik heldu denarendako Renoko komunitatean sartzea oso neke da.

Reno beti Reno.


Bai. Hori da nire ikuspuntua. Hamahiru urte besterik ez daramat Renon, hori ere izanen da, menturaz. Ez dakit. Baina oroitzen naiz lehenbiziko potluck izan zelarik, bizkaitarrak ziren batean, nafarrak bestean, denak berex, ez ziren nahasten!


Eraikuntza lanetan hamaika urte baino gehiago elkarren ondoan eginagatik ere!


Hori da, bada. Euskaldun kaskagogor horiek! Kar, kar, kar…
Nortasun agiria
Kate Camino (1964, Buffalo-Wyoming). Arnegin ditu erroak, han arbasoen jatorria. Buffalon sortua izanagatik ere, Renon da lanean, Euskal Ikasketen Zentroan. Horrekin batera, Renoko euskal klubeko presidente da oraintxe, bi urteko agintaldia amaitzen. Hamaika urte daramatza klubeko dantza taldea zuzentzen, baina uzteko tenorean da, lekukoa Mary Lou Etxeberri eta Jennifer Etxeberriren esku utzirik. Euskadi Irratiarentzako berriemaile lanak egin zituen Renotik bertatik dozena erdi urtez, AEBetako euskaldunen albisteak kontari. Euskara ikasia da Hondarribian, Donostian eta Arnegin, frantses ikasketak egina Pauen, eta ingeles erakutsitakoa Loiuko Lauro ikastolan. Renon bizi da 1997tik hona.
Azken Hitza
Erreleboa
“NABOren konbentzioa Renon egiten dugularik, bazkide berriak egiten ditugu. Hala izan zen orain hamar urte eta hala izan zen iaz ere. horrek erakusten du jendeak baduela gogoa. Gure irudia erakusten dugu, kluba badela, ekitaldiak antolatzen ditugula… Ageriko! Baina esperantza atxiki behar dugu, esperantza gabe, ez da deusik!”.

Azkenak
2025-09-10 | Gedar
“Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu”

Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.


Azaroaren 23an izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak

Arabako Foru Aldundiak adierazi du litekeena dela irailaren 21ean irekitzea epea hautagaien zerrendak aurkezteko.


Hezkuntzan eremuka lan egitea fokupean jarri du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ebazpenak

DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.


Israelek Hamaseko negoziatzaileak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Eguneraketa berriak daude