I Gereziak heldu dira enarak haiei begira eguna berun, beruna egun negua udaberrira. |
II Aihen goiti sai arrea ilundu da txolarrea eguna berun, beruna egun isildu zaigu larrea. |
IIII Garia ari da horitzen ibai naroa ahitzen eguna berun, beruna egun oroimina ez da hiltzen. |
IV Traktora doa sorora erlea makal hostora eguna berun, beruna egun odola gogoan gora. |
V Ihartzen zazpi elorri mitxoletak gorri-gorri eguna berun, beruna egun joan orduko etorri. |
VI Gorri harriaren zaina garagarraren usaina eguna berun, beruna egun bizi-pozak berde gaina. |
VII Bide ertzean txilarra malkoka dator ilarra eguna berun, beruna egun ur xirriparen zilarra. |
VIII Izpilikuen morea argi izpien ohea eguna eki, lorea egun dirdirka ekilorea. |
Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]
Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]
2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]
Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]