Ttarttalo argitaletxeak eta Berria egunkariak elkarlanean plazaratu dute Betiko euskal sukaldaritza liburua. José Castilloren errezetak biltzen ditu obra honek, eta, titulutik argi geratzen den moduan, urrun daude Castilloren proposamenak azken aldian gurean nagusitzen ari den sukaldaritza “berri”-tik. Modu tradizionalean prestatutako janaria berriz deskubritzeko gonbidapen paregabea dira liburuko orrialdeak. Castillok Euskal Herriko baserri asko bisitatu zituen, belaunaldiz belaunaldi gordetako errezetak ikasteko. Aitzindaria izan zen oinarrizko errezeta horiek biltzen eta gordetzen. Orain, mundu guztiaren esku jarri du jakintza hori, liburu honetan.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!