Atoan blogean Lazkaoko Maizpide euskaltegian euskara ikasten ari diren atzerritarren gogoetak irakurri ahal izan ditugu. Megan Otteman ikaslearen pasarte bat bitxia da, eleaniztunaren ikuspegitik behinik behin: "Barregarria da, baina hemen [ordenadore aurrean] eseri eta ingelesez idaztea zaila da orain. Euskarara ohitu naiz! Hitz batzuk ingelesez nola idatzi ahaztu egin zait eta hiztegia begiratu behar dut tarteka. Baina euskaraz ere ezin dut ondo idatzi... Ai ama!”. Gutxienez elebidun garenoi egunero gertatzen zaigu hori ezta? Heldu garaian bigarren hizkuntza ikasten hasteak abentura ederra izan behar du... Maizpideko ikasle atzerritar horiek behintzat hala deskribatu dute, ilusioz eta (baita ere) ezinez osatutako abentura.
Gorka Juliok Deian esanak: “Googlek bere itzulpen automatikorako Gtranslate tresnan euskara alpha (hastapenetan) egoeran sartu du. Horrek esan nahi du orain euskara eta munduko beste hizkuntza askoren artean itzulpenak egin ahal izango direla. (...) Itzulpenaren kalitateari begiratzen badiogu, tresna ez da oso ona, Googlek estatistikan oinarritutako itzulpenak egiten baititu (...) Euskarazko itzultzaile on bat izateko edukiak izatea beharrezkoa bada, sortzen jarraitu beharko dugu”.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da.
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]