Zer kotizatu

Kanpotik edo barrutik, konpromisoz edo inplikazioz, dermisa bakarrik ukituz edo epidermisa ere geure eginik, badauzkat nik hiru lagun, José Luis eta Ixiar, aurreko asteetan zuek lerrotutako ideiak laburbiltzen dituztenak.

Lehenengoa: asmatzailea edo “inbentorea” da. Kaleko hizkuntzan, “zoro bat”. Existitzen ez diren gauzak asmatzea da bere lana. Eta bi lan mota egiten ditu: bata, soldata irabazteko balio diona, jostailu lantegi bateko ikerlari gisa dihardu, gabonetarako jostailu berriak diseinatzen. Lan polita izanagatik ere, alferrekotzat dauka. “Umeek astebetean alde batera utziko duten jostailuetan hainbeste inbertitzea ere...” esaten du. Baina tira, lantegiko ikertaldean dago eta lantegiak aurrera egiten duen bitartean, berak bere lana egiten jarraituko du.

Beste lana, ordea, lan orduz kanpo egiten du: asmatzen jarraitzea da bere lana; jostailuak alde batera utzi eta burura etortzen zaion edozer gauza asmatzea da bere pasioa. Orain arte, bi objektu berri patentatu ahal izan ditu eta horiek dirutza bat suposatu izan diote. Baina bera, patentatu gabe eta aurrera egin ezinik gelditzen diren gainontzeko asmaketez da kexu. Patentatu direnak bezain onak direla argudiatzen baitu. “Baina gainetik dagoenak ez badu ikusten, bada, ez du ikusten. Itxarotea tokatzen da”, esaten du frustrazio ukitu nabarmenez.

Bigarrena: bere lanbidea enpresak, berrikuntza eta kultura elkarrentzako lanean jartzea da. Hau da, enpresek berritu ahal izateko, artista batekin edo batzuekin harremanetan jarri eta produktu berriak sortzen saiatzea. Bada, egitasmo hauek, berrikuntzarekin lotuta egotean, diruz laguntzen dituzten erakundeen onespena behar dute eta ohikoak zaizkigun industria makinentzako denean, babes osoa lortzen dute baina sektorez aldatzea otu zaionean, zeharkatu ezinezko harresi batekin egin du topo. Lagun hau ere, beste begi batzuekin ikusten ikasi arte, ez dagoela zereginik kexuz entzun izan dut.

Hirugarrena: erakunde bateko komunikazioaz arduratzen da. Eta kexu da, saldu beharreko “saboréalo” kanpainarekin Euskal Herriari eman nahi diogun ikuspegi azalaz, hau da, turistikoaz, eta kanpainaren hartzailetzat zehaztu den publikoaz: barnekoa areago, kanpokoa baino. Horrek, gure nortasunaz asko esaten du. Nola zehaztu dugun lehenik, kanpotik edo barrutik parte hartzeko egin dugun, eta norbanako bakoitzaren inplikazio gradua zein izatera bultzatzen gaituen.

Hiru adibide, bada, hurbilekoak zaizkigun profesional ezberdinek parte-hartzea eta inplikazioa nola bizi duten azaltzeko. Lanetik ikusita. Hots, horretara dedikatzen direnen ikuspegia, ahala eta ezina.

Baina lana halaxe da, soldata bertatik irabazi edo ez. Eta kritikak, zein partaidetzak zein inplikazioak ezintasun hauei guztiei buelta emateko daude. Gauzak hankaz gora jartzeko...

Asmatzaileak badaki mundua ez duela bi urtean aldatuko. Komunikatzaileak badaki gobernu bakoitzak slogan bat aldaraziko diola. Eta berrikuntza sustatzaileak ondotxo daki erakundeetako ateak jotzen pasatuko dituela datozen hamarkadak. Baina saiatu saiatuko dira eta aurrera egingo duten urrats bakoitza, garaipena izango da hobekuntzara bidean.

Beranduegi batzuentzat, noski baietz. Denbora eta hobetzeko grina ez baitira, egundo, burtsan kotizatu.

Azkenak
Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


“Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde”, VI. Emakumeen* Mundu Martxa

Maiatzaren 10ean egingo dute: Bardean hasi eta Donostiako manifestazioraino. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista izango ditu ardatz.


2025-05-07 | Elhuyar
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]


Pakistanek “gerra ekintzak” egitea aurpegiratu dio Indiari, bi aldeetako erasoen ostean

Tentsioa goraka ari da bi herrialdeen artean, Pakistango talde armatu batek 26 zibil hil zituenetik apirilean. Indiak bederatzi guneri egin die eraso eta beste horrenbeste hildakorekin erantzun du.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


2025-05-07 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskadi industriala

Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren  estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]


2025-05-07 | June Fernández
Meloi saltzailea
Abaguneak

Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]


Eguneraketa berriak daude