AEBetako JVCI Institutuko Daniel Gibson, Clyde Hutchison eta Hamilton Smith-ek zuzendutako ikerketaren berri eman da Science aldizkariaren maiatzaren 21eko zenbakian: Mycoplasma mycoides bakterioaren genoma sintetizatu eta Mycloplasma caprilorum bakterioaren ADNa ordezkatu zuten; azken bakterio horrek kolonia handia sortu zuen, “bakterio-kume” guztiak ADNa sintetizatua zutela.
Hogei lagunek hamar urtean lan egitea, eta 32 milioi euro behar izan dira aipatutakoa lortzeko. Hain garrantzitsua al da lorpen hori? Itxuraz bai: energia sortzeko ahalmena duten zelulak kantitate handitan sor ditzagun, edo petrolio isuri baten aurrean sor dezagun petrolioa jan eta transformatuko duten zelulak, edo farmazian oso garestiak diren sendagaiak kopuru handietan eta beraz merkeago sortzen lagunduko diguten zelulak, edo...
Ikerlariek garbi utzi dute, bestalde, ez dutela bizirik sortu, bizia duen zerbait manipulatu baino ez dutela egin.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!