Espainiako uso militarrei agur

usoak
Alemaniar armadako uso mezulariak 1917an.www.uprm.edu
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Uso mezularirik ez du izango hemendik aurrera Espainiako armadak, martxoaren 8ko Errege Dekretuaren arabera. BOEn argitaratutako testuak dioenez, “teknologia berriek modu eraginkorrean asetzen dituzte Defentsako lotura beharrak” eta, hortaz, funtzio militarrak zituzten usoei erretiroa eman diete. 330 ale geratzen ziren Madrilgo erregimentuan.

Uso horien soldadutza 1879an hasi zen Espainian, baina ordurako munduko armada askotan erabiltzen zituzten. Uso horiek egunean 700 kilometro egiteko ahalmena dute, baina norabide bakarrekoak dira: abiapuntura itzultzeko gaitasuna baino ez dute. 1937an frankistek uso bati intsignia jarri zioten, egindako lana eskertzeko. 46.415. alea zen. Gero, disekatuta, Armadaren Museoan ipini zuten ikusgai.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.