Egunero Berria egunkarian publikatzen dituen zintekin ezagun egin da Patxi Huarte Zaldi Eroa euskaldunon artean. Haren umoreari esker irribarre batekin hasten dute eguna askok. Baina egunkariak gauarekin batera birziklatzera botatzen direnez, eta Huarteren lanak bigarren irakurria merezi duenez, Elkar argitaletxeak De Rerum Natura izeneko zinten antologia jarri zuen dendetan duela bost urte. Aurreneko bilduma hark izandako arrakastak bultzatuta, bigarren antologia bat ere prestatu zuten 2007an. Eta orain hirugarrena eman dute argitara. Mitxelena XVI.ak eta The Organizationeko kideek bidaide berriak dituzte: Napoleon Lopez, besteak beste.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!