Kanpotik

Hondartzak Donostia hiriaren ezaugarri nagusietako bat dira. Baina parte-hartzeari buruz, sormenari buruz, kulturari buruz eta ilusioei buruz ditugun ideiak ez ditut ikusten bere olatuengan islatuak. Harea ukitu bezain pronto, itsasotik irten eta berehala izoztu egiten diren olatuak besterik ez dut ikusten inguruan. Areago oraindik, beti gauza bera egiten duten ekintzez eta beti gauza bera esaten duten hitzez jositako izeberg zaharrak baino ez ditut ikusten.
Bizitza guztian gogor lan egindakoa naiz, kultur irakaskuntzaren bitartez parte-hartze kritikoa gizaki bakoitzak norbere kasa duen zeregin horren erdian jartzeko eta partaidetzarako lengoaia berri bat gizartearen aurrera agertzeko. Kultura, bai, kultura! Eta horixe izan da, kultura esaten diogun hori hain zuzen, horretarako eragozpenik handiena. Gaur, gure kultur erakundeen egiazko betekizuna, haien betekizun bakarra dela esango nuke, sorkuntzaren indar kulturala indargabetzea da, egunero-egunero. Hemen, parte-hartzea, botere erregimen guztiek agindutakoa betetzea da, administrazioaren egitasmo antzuetan sartzea. Nik, behin jarri nuen nigan eta besteengan nire esperantza, eta lanpostua kendu behar nien beldur-ikaraz begiratu zidaten, “aurrerakuntzaren” ate guztiak itxi baino lehen. Eta denbora pasatzen da, eta kultura-plan berri bakoitza aurrekoa baino okerragoa da, nahitaez. Zergatik? Kultura kapitalaren (Capital Cultural, kointzidentzia bitxia) zerbitzuan dagoelako. Eskoletan, unibertsitatean, kultur etxeetan, leku guztietan.
Kultur aurrerabideak etorkizunaren zerbitzuan. Etorkizuna etorkizunaren zerbitzuan. Haiek guretzako nahi duten etorkizunaren zerbitzuan, jakina. Etzazula halako aurpegi goibela jar, lagun maitea –esaten didate–, zure parte-hartzea den askatasun ariketaren bitartez, zure etorkizuna aintzat hartzen saiatzen ari gara! Kontu horretan gauza benetan triste bat baino ez dago: etorkizunaz halako ezaxolakeriaz mintzatu ahal izatea. Etorkizuna saltzen digute, orainean parte hartzeko aukera guztiak ezabatuz. Eta hor parte hartzea gorrotagarria iruditzen zait.
 Etorkizuna ez baita politikariek etorkizunerako egiten duten etorkizuna. Beste bat da. Politika eta kultura ere beste batzuk diren bezala. Jada ez dagoen horretaz guztiaz niri bizirik zer geratzen zaidan, gauza gutxi, egia esan, baina egia da ere, gutxi horrek hor jarraitzen duela beti, bizirik. Munduan, Ana, Ixiar, eder maiteak, diruak agintzen du, eta diruak agintzen jarraitzen duen bitartean, plana erraza eta ona da, guk erregimenak promesten digun etorkizunaren zati bat erosi nahiko dugu, eta hori egiten badugu, mundu guztiak txalotuko gaitu, baina egiten ez badugu, kanpoan utziko gaituzte. Hala ere, ezin sinetsizko gauza zoragarria da kanpoan izatea, eta kanpotik, ahal den gutxi hori guztia egiten jarraitzea.
Barrutik inposatu nahi zaigun guztiaren kontra, diruaren kultura bultzatzen duten, diruarekin guztiz bat eginik bizi diren erakundeek proposatzen digutenaren kontra, bost axola niri nondik den, euskal gobernutik ala espainiar gobernutik, erabat bizi izan naiz haietatik oso kanpora, oso urruti, oso margenean. Ixiar, Ana, arrazoia eman nahi dizuet, norberak ezin duela ezer bakarrik, nik pertsonalki ezin dut ezer, bakarrik egonda boterearen zerbitzura jarraitzen dudalako, diruaren beste bezero bat baino ez naizelako. Horregatik parte-hartzeaz hausnartzeaz gain, zuekin parte hartzeko konbentzitu nauzue, baina barrutik ez, kanpotik baizik.

Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


Eguneraketa berriak daude